Sādhu

Hinduismoan, sādhu bat (sanskritoz: साधु, sādhu, "ona, pertsona ona, santua") pertsona santu edo aszetiko bat da. Sādhu gehienak yogiak dira, baina yogi guztiak ez dira sādhuak. Sādhu baten helburu bakarra bizitzan mokṣa edo askatzea lortzea da, bizitzaren etapak edo aśramaren laugarren eta azken helburua. Horretarako meditazioa eta brahmanaren kontenplazioa egiten dute. Askotan azafran koloreko arropak daramatzate, sanyāsa edo errenuntzia adierazten. Bizitzeko modu hau gizon zein emakumeek egiten dute, baina emakumeentzat sādhvī hitza (साध्वी) erabiltzen da. 2014an emakumez bakarrik ostutako sadhu talde bat edo akhada bat sortu zen lehen aldiz.

Bi sadhu Kathmandun

Galeria

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.