Sønderborg
Sønderborg Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, Alssund itsasartearen bi ertzetan, alde zaharra Als uhartean eta berria Jutlandiako penintsulan.
Sønderborg | ||
---|---|---|
hiria | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Hegoaldeko Danimarkako eskualdea | |
Alkatea | Aase Nygaard | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 54°54′41″N 9°47′12″E | |
![]() | ||
Azalera | 13.4 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 27.595 (2016) | |
Metropolia | 76.236 | |
Dentsitatea | 2.059,33 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1256 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Finsterwalde, Sundsvall udalerria, Pori, Sigtuna udalerria eta Olsztyn | |
sonderborg.dk |
Historia
Valdemar I.ak vendoen erasoetatik babesteko 1158an Als uhartean Sønderborg gaztelua eraiki zuen, Sønderborg Slot. Hurrengo urteetan hainbat zabalkunde ezagutu zituen, baita hainbat jabe ere. 1571ean Schleswigeko Dukeak eskuratu zuen.
Gazteluaren inguruan herria eratuz joan zen. 1256an dokumentu batean aipatzen da dagoeneko eta 1461ean Kristian I.ak hiri eskubideak eman zizkion.
Schleswigeko bi gerretan Daniar armadaren egoitzetako bat izan zen baina 1864ean Prusia jabetu zen dukerri osoaz. 1920an eginiko botazioan Ipar Schleswigek Danimarkan sartzea erabaki zuen, Sønderborgen %56ak Alemanian jarraitzearen alde bozkatu bazuen ere.