Sèvre Niortaise
Sèvre Niortaise (euskaraz: «Sèvre Niortekoa») Frantziako kostalde inguruko ibaia da, 170 kilometroko luzera duena. Sepvretetik (Deux-Sèvres) gertu jaio zen, 135 metrotara. Marais poitevin zingira-eremu zabala, zeharkatu ondoren, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da, l'Aiguillon badian, Ré uhartearen parean.
Sèvre Niortaise | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 158,4 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°17′32″N 0°06′09″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 3.650 km² |
Arro hidrografikoa | Sèvre Niortaise basin (en) |
Ur-emaria | 44,4 m³/s |
Iturburua | Sepvret |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa (Charron Puyravault) |
Bere ibilbideak Deux-Sèvres, Itsas Charente eta Vendée departamentuak zeharkatzen ditu. Azken bi horien arteko mugaren parte da. Zeharkatzen dituen populazio nagusiak Saint-Maixent-l'École, Niort eta Marans dira. Antzinatik garraiorako erabili dute. Kanalizatu gabeko zati bakarra Niortetik gorako tartea da. Handik aurrera, eta XII. mendetik XX. mendera arte, ibilgua egokitu dute. 1808ko maiatzaren 29ko Napoleonen dekretu batek Niort hiritik itsasoraino 24 metroko zabalera ematea agintzen zuen. Ibai-garraioak behera egin zuen XX. mendean, eta, gaur egun, funtsean, interes turistikoa du.
Deux-Sèvreseko Sèvre bietako bat da. Bestea Sèvre Nantaise ibaia da.