São Roque do Pico

São Roque do Pico Azoreetan dagoen Pico uhartearen hiru udalerrietako bat da. 2021ko erroldaren arabera 3220 biztanle ditu.[1]

 

São Roque do Pico
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Azoreak
Posta kodea9940
Geografia
Koordenatuak38°31′N 28°19′W
Map
Azalera142 km²
MugakideakLajes do Pico eta Madalena (Azoreak)
Demografia
Biztanleria3.388 (2011)
Dentsitatea23,86 bizt/km²
cm-saoroquedopico.pt

1542an sortu zen, 144,31 km²-ko azalera du eta bost freguesiatan dago banatuta. Hegoaldean, Lajes do Pico udalerria du mugakide, eta mendebaldean, Madalena.

Balea prozesatzeko kai garrantzitsua izan zen eta bertan dago Bale-Industriaren Museoa (Museu da Indústria Baleeira) interesgarria.

Biztanleria

São Roque do Pico udalerriko biztanleriaren bilakaera (1849 – 2021)
1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2004 2021
7618 6314 5112 5292 3678 3675 3629 3705 3220

Erreferentziak

Kanpo estekak

Museu da Indústria Baleeira

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.