São Miguel uhartea
São Miguel uhartea Azoreetako (Portugal) ekialdeko uhartea da, uhartedi osoko handiena (759 km2) eta populatuena (137.830 biztanle 2011n); horregatik, Uharte handia ere esaten zaio. Beste ezizen bat Uharte berdea da. Hiri handiena Ponta Delgada da.
São Miguel uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Pico da Vara (en) |
Mota | uharte |
Luzera | 90 km |
Zabalera | 16 km |
Azalera | 744,55 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°48′N 25°30′W |
UTC ordua | UTC−01:00 |
Honen parte da | Azores archipelago (en) |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo eskualde autonomoa | Azoreak |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Azoreak |
Kontzejuak
- Lagoa
- Nordeste
- Ponta Delgada
- Povoaçao
- Ribeira Grande
- Vila Franca do Campo
Geografia
Uharteak hainbat faila ageri ditu ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Hainbat sumendi daude uhartean: Nordeste, Água de Pau, Sete Cidades, Furnas eta Povoação. Hona hemen eskualdeak:
- Sete Cidades mendizerra: Uharteko mendebaldea hartzen du. Hainbat konok inguratzen duten kraterra da eta aintzira bat dago bertan.
- Picos eskualde bolkanikoa: Garaiera txikiko lautadan, hainbat kono daude.
- Água de Pau mendizerra: Lagoa do Fogo (Suzko aintzira) aintziraren inguruan dagoen sumendia da.
- Achada das Furnas lautada: Hainbat sumendi kono (Furnas eta Povoação) dituen lautada da. Lagoa das Furnas aintzira ere bertan dago.
- Tronqueira eskualdea: Uharteko ekialdea hartzen du. Eskualde menditsua da.
- Iparraldeko kostaldeko plataforma.
Bioma
Jatorrizko laurisilva ereindako soroek eta kanpotik ekarritako zuhaitz eta landareek ordezkatu dute. Animaliei dagokienez, turismoak baleak ikusteko jarduerak bultzatu ditu. Haiekin batera, izurdeak eta itsas dortokak ere ikusten dira.
Historia
Gonçalo Velho Cabral-ek aurkitu zuen 1427an, Azore uharteetan aurkituriko bigarrena izan zen. Lehen asentamendua Povoação Velha izan zen, uharteko hego-ekialdean. 1444 inguruan lurrikara bat izan zen eta Vila Franca do Campo uharteko gune populatuena bihurtu zen. 1522ko beste lurrikara batek hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil zirenean, Ponta Delgada hiriburu berria bilakatu zen. Egun ere, uhartediko hiri garrantzitsuena da.
Iruditegia
- Ponta Delgadako alde zaharra.
- Baleen atalaia (Ponta Delgada).
- Ponta Delgadako kai zaharra.
- Ribeira Grandeko udaletxea.
- Vila Franca do Campo.
- Lagoa do Fogo aintzira.
- Te zelaiak.