Ruth Rendell

Ruth Barbara Rendell (Londres, Ingalaterra, 1930eko otsailaren 17a - Londres, 2015eko maiatzaren 2a) britainiar idazlea izan zen.

Ruth Rendell

(1985)
Lorden Ganberako kidea

1997ko urriaren 24a - 2015eko maiatzaren 2a
Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLondres, 1930eko otsailaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaSuffolk
Londres
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres, 2015eko maiatzaren 2a (85 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaArthur Grasemann
AmaEbba Elise Kruse
Ezkontidea(k)Donald John Rendell (en) Itzuli  (1950 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, eleberrigilea, gidoilaria, idazlea eta autorea
Lantokia(k)Londres
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDorothy L. Sayers, Patricia Highsmith, Sheridan Le Fanu, Agatha Christie eta M. R. James (en) Itzuli
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Izengoitia(k)Barbara Vine
Genero artistikoacrime fiction (en) Itzuli
misterioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

literature.britishcouncil.org…
IMDB: nm0719334 Allocine: 65718 Allmovie: p218331
Musicbrainz: eeb4d913-9be0-4c70-9952-34d4a6d4be25 Discogs: 1408909 Find a Grave: 145915199 Edit the value on Wikidata

Biografia

Gazte-gaztetatik irakurle amorratua izan zen. Bigarren mailako ikasketak egin ondoren, kazetari gisa lan egin zuen lau urtez hainbat aldizkaritan. Ondoren, ipuinak eta eleberriak idazten hasi zen. Baina lehenengo lanak ez zituen berehalakoan argitaratu. 1964an argitaratu zuen From Doon with Death, bere lehenengo polizia-eleberria. Nobela honetan agertzen da lehen aldiz Wexford inspektore ospetsua. Lan horretan poliziak beren lana egiten ez ezik, beren bizitza pribatuan ere erakusten ditu, eta horrek kutsu errealista ematen dio lanari.

Rendellen lanetan hiltzaileak bestalde izaki arruntak dira, zenbaitetan baztertuak. Baina horien motibazioak ezagutzea da egilearen helburua. Bere kontakizunetan era guztietako gaiak lantzen ditu: bakardadea, familia arteko harremanak, maitasuna, intzestua, arrazismoa, langabezia. Dena dela, pertsonaien analisi psikologikoa da Ruth Rendell suspenseko lanak idaztera eraman zuen arrazoia. Alor horretan askatasun handiagoa sentitzen zuen. Salomeren dantza (1965) eta Mamuak (1963) lanetatik hasi eta Krokotido txoria (1993) lana bitartean, lan askorekin lortu zuen arrakasta alor horretan.

Analfabetoa (1977) lana hartzen da Rendellen maisulantzat. 1986. urtetik aurrera zenbait lan psikologiko ilun idatzi zituen. Garai berri hori aurrekoetatik bereizteko, Barbara Vine ezizena erabili zuen. A Dark-Adapted Eye (1986) eta Asta's Book (1993, Astaren egunkaria) dira aldi horretako lanak.

Ruth Rendellek berrogei lan baino gehiago idatzi ditu, hamabost hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira bere lanak, eta salmenta handieneko liburuen artean egon dira. Bestalde, hainbat sari irabazi ditu, hala nola, Frantziako Abenturako Eleberrien Saria, eta hainbat sari Estatu Batuetan Mystery Writers of America erakundearen eskutik. Baroisa titulua eman zioten 1997an.

Rendellen lanetako batzuk zinemara eraman izan dira; horien artean, Pedro Almodóvarren Carne trémula filma (1997).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruth Rendell Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.