Ruth First

Ruth First (Johannesburgo, 1925eko maiatzaren 4a - Maputo, 1982ko abuztuaren 17a) apartheidaren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea izan zen. Berari igorritako gutun-lehergailu baten eztandaren ondorioz hil egin zuten errefuxiatuta bizi zen Mozambiken.

Ruth First

Bizitza
JaiotzaJohannesburg, 1925eko maiatzaren 4a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaMaputo, 1982ko abuztuaren 17a (57 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Bonba-gutuna
Familia
Ezkontidea(k)Joe Slovo  (1949 -  1982ko abuztuaren 17a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWitwatersrandeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, kazetaria eta militante politikoa
Enplegatzailea(k)Durham University (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala

Discogs: 3977584 Edit the value on Wikidata

Biografia

Familia eta hezkuntza

1906an Letoniatik Hego Afrikara iritsitako judutar jatorriko familia baten oinordekoa zen. Bere gurasoek, Julius First eta Mathilda Levetanek, 1921ean Hego Afrikako Alderdi Komunista sortu zuten.

Jeppe High School for Girls ikastetxean ikasi ondoren, Witwatersrandeko unibertsitatean matrikulatu eta lizentzia lortu zuen 1946an. Unibertsitatean zegoelarik, "Hego Afrikako campus batean ikasleen benetako kezka nazio arazoa izan beharko litzatekeela" zion. Ikasle Aurrerakoien Federazioaren sorreran parte hartu zuen, eta bertan, besteak beste, Nelson Mandela, Eduardo Mondlane, Mozambikeko Askapen Fronteko (FRELIMO) lehen agintaria eta ondoren bere senarra izanen zen Joe Slovo ezagutu zituen. Bere memorietan Nelson Mandelak Ruth Firsti buruz "emakume irekia eta talentu handiko idazlea" izan zela esan zuen[1].

Militantzia

1940. hamarkadan Hego Afrikako gobernu arrazistaren aurkako borrokan Afrikako Kongresu Nazionalarekin aliatuta zegoen Alderdi Komunistan militatzen hasi zen.

1946ean The Guardian astekari ezkertiarrean editore lanetan hasi zen.

Bigarren Mundu Gerra amaieran Hego Afrikan babesleku aurkitu zuten nazien presentzia irmoki salatu zuen.

Kolonizatutako herrien independentziarako eskubidea defendatu zuen bere idatzietan: "Nazio Batuen Erakundeak herri kolonizatuen askatasunerako eskubidea babestu behar zuela" idatzi zuen 1947ko ekainaren 19an The Passive Resister aldizkarian.

1963an Alderdi Komunistako eta Afrikako Kongresu Nazionaleko beste kide batzuekin batera atxilotu zuten. Epaiketa horretan Nelson Mandela, Walter Sisulu era Govan Mbeki ekintzaileei hil arteko espetxe zigorra ezarri zieten. First, bere aldetik, 117 egun isolaturik ukan zuten, esperientzia hura Hundred Seventeen Days (117 egun) liburuan kontatu zuen.

Exilioa eta erailketa

1964 Londresera joan zen errepresiotik ihes, bertan errefuxiatu eta apartheidaren kontrako borrokan murgildu zen berriz ere. 1972an Manchesterko unibertsitatean ikerlari moduan lan egin zuen eta 1973 eta 1978 urteen artean hitzaldiak ematen aritu zen Durhameko unibertsitatean. Egonaldiak ere egin zituen Maputoko Dar es Salaam eta Lourenco Marques unibertsitateetan.

1978ko azaroan Maputoko Eduardo Mondlane unibertsitatean hezkuntza ikerketa programaren zuzendari kargua onartu zuen. Handik ere, bere herriak oraindik pairatzen zuen apartheid erregimenarekin amaitzeko borrokan jarraitu zuen, arik eta Hego Afrikako Craig Williamson polizia nagusiaren aginduz 1982ko abuztuaren 17an erail zuten arte, bere izenean unibertsitatera igorritako bonba-gutun bat ireki eta eskuetan eztanda egiterakoan. Craig Williamson eta Roger Raven hilketa horregatik amnistiatuko dituzte[2].

Liburuak

Berak idatzitako 117 Days liburuan jasotzen dira bere bizitza, atxiloketa eta isolamendu garaiko pasarte gordinak.

Gillian Slovo alabak ere bere memoriak idatzi zituen, Every Secret Thing: My Family, My Country, 1997an.

Zineman

A World Apart (1988) filma bere alaba Shawn Slovok idatzi zuen etra Chris Mengesek zuzendu zuen, Apartheidaren borrokan dabilen Roth izeneko familia baten istorioa da, filma horretan Barbara Hershey aktoresak Ruth First ekintzailearen papera antzezten du[3].

Catch a Fire (2006), Patrick Chamusso ekintzaileari buruzko filma da, Ruthen papera kasu honetan bere alaba Robyn Slovok antzezten du, filmeko produktoretako bat dena, halaber. Gidoia Shawn Slovok idatzi zuen[4].

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.