Russula veternosa
Russula veternosa Russulaceae familiako onddoa da.[1] Jangaitzat jotzen da, apur bat toxikotzat ere bai.
Russula veternosa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula veternosa Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera, gero laua eta erdialdea hondoratua. Ertza kiribildutik laura, osoa, leuna, baina heltzen denean ildaskatua. Azala kapelaren erradioaren heren batean bereiz daiteke, likatsua eta distiratsua eguraldi euritsuan, matea eta leuna lehorrarekin; kolorea arrosatik arrosa-gorrixkara, erdian koloregabetzeko joera du eta krema-horixka edo hori-biolazeoa hartzen du.
Orriak: Hauskorrak, itsatsiak eta apur bat dekurrenteak, estu. Krema-zuritik horira eta gero krema-horixkatik okre-horira.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4-7 x 1-2 cm-koa, zilindrikoa, betea, gero erdi-hutsa, leuna, baina pruinosoa goian, kolorea, zuria gaztetan eta grisaxka zahartzean.
Haragia: Hauskorra, harroa, zuria eta ebaki ondoren tonu grisak hartzeko joera du, eta zahartzean; sagar konpota usainarekin, gero eztiarena eta zapore garratza mastekatu ondoren.[2]
Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
Jangaitzat jotzen da, baita apur bat toxikotzat ere.
Nahasketa arriskua
Russula aurora-rekin nahas liteke, baina honek zapore gozoa dauka, baita Russula maculata eta Russula decipiens-ekin ere.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean ateratzen da hostozabal basoetan, pagadietan batez ere.[3]
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 408 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 282-0865-4..