Russula anthracina
Russula anthracina Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Bere haragi beltzaxkak ez du kontsumora gonbidatzen.
Russula anthracina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula anthracina Romagn., 1962 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Russula semicrema, Russula anatina.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Gaztetan ganbila, ertz inkurbatuarekin eta depresio txiki batekin, gero zabaldu egiten da depresio zabal batekin; ertz mehea. Hasieran zuri zikin kolorekoa da, baina laster arre-beltzaxka tonu bat hartzen du, zahartzean ikatz kolore beltzera iristen da (antrazita). Azal lehorra, distiratsua; denbora hezearekin lubrifikatua.
Orriak: Itsatsiak, oso estu, tartekatutako orritxo ugarirekin, arrosa-haragi zurbil kolorekoak, ertza gainerakoa baino lehenago belzten da, igurtzita edo zahartzean.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa, laburra, zilindrikoa, oinarrian borobildua, zuri zikin kolorekoa, ukitzean belztu egiten da.
Haragia: Lodia, gogorra, trinkoa, ebakitzean zuria, baina aireak ukitzean poliki poliki belztu egiten da. Zaporea orrietan baino ez du akrea, gainerakoan leuna. Frutaren antzeko usaina du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
Erdipurdiko jangarria da. Haragiaren itxura beltzak ez du jateko gogorik ematen.[3]
Nahasketa arriskua
Russula anthracina var. Carneifolia aldaerarekin nahas daiteke, baina honek arrosa-haragi koloreko orriak ditu, espezie tipoak baino kolore biziagokoa. Russula anthracina var. insipida aldaera, haragi gozokoa da, baita orrietan ere. Russula densifolia delakoak badu Russula anthracina-ren antza, baina honen orriak betik zuriak izaten dira. Russula albonigra espezieak ere badu antza, baina honek ere zuriak ditu orriak eta pixka bat zabalago.
Sasoia eta lekua
Udatik udazkenera, koniferoen eta hostozabalen basoetan.[4]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Txina, India, Kamerun, Australia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 478 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 54 or. ISBN 84-282-0865-4..