Russell Banks
Russell Banks (Barnhead, New Hampshire, AEB, 1940ko martxoaren 28a - Saratoga Springs, New York, 2023ko urtarrilaren 7a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.
Russell Banks | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newton (Massachusetts), 1940ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Saratoga Springs (New York), 2023ko urtarrilaren 7a (82 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Chase Twichell (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, idazlea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Biografia
Aita alkoholikoa zuen, eta haren jipoiak jasan behar izan zituen gaztetan. 1958an, unibertsitatean sartu zen, baina zortzi egun besterik ez zituen egin, eta Kubara abiatu zen Fidel Castro ezagutu nahian. Baliabide urriekin, ordea, Floridara iristea besterik ez zuen lortu. Bidaia ugari egin zituen, hala nola Yucatanera eta Jamaikara.
Ezkondu, eta seme bat izan zuen. New Hampshirera itzuli zen, eta han suhiltzaile gisa aritu zen denboraldi batez lanean. Ikasten hastea ere erabaki zuen, eta 1967an ingeles literaturako diploma eskuratu zuen Ipar Carolinako Unibertsitatean.
Bizitza ezohiko horretan oinarrituta idatzi zuen Success Stories (1986). 1985ean, Continental Drift eleberria argitaratu zuen, estatubatuar gizartearen ezaugarri ilunenak erakusten dituena: gizarte klaseen arteko borroka, gizarte-zapalkuntza eta pobreen kontrako bortxakeria. 1989an, Affliction idatzi zuen, estatubatuarren gizontasunaren autopsia egiten zuena. The Rule of Bone (1995) lanean, pobreen Amerika, baztertuena, erakusten du Banksek. Beste idazlan batzuk: The Angel on the Roof (2000), The Darling (2004), The Reserve (2008), Lost Memory of Skin (2011), Foregone (2021) eta The Magic Kingdom (2022).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Russell Banks |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.