Rus etnia

Rus edo Ros (eslaviar hizkuntzez: Русь, grezieraz: Ῥῶς (Rhos), arabieraz: الروس (al-Rūs) edo arabieraz: الروسية (al-Rūsiya)) Errusiari izena eman zion herria izan zen.

Hizkuntza germanikoak Europan, 900 urtearen inguruan: ekialdeko multzo suediarrak, gaur ingurune baltiko eta eslaviarrak diren lurretan, Rus herriaren kokapenak lirateke.
Rus noble baten hileta (irudikapen erromantikoa), Heinrich Semiradzki, 1883.

Haren jatorria ez da oraino behar bezala argitu. Batzuen ustez, ekialdeko eslaviarrekin nahasi zen iparraldeko herri bikingoa zen; beste aditu batzuen arabera, barego bikingoekin nahastu zen hego-ekialdeko herri eslaviarra zen. Nolanahi ere, garbi dago Errusia Zaharraren sorkuntzan zuzenean parte hartu zuela rus herriak.

Etimologia

Finlandieraz eta estonieraz Ruotsi eta Rootsi esaten diote Suediari, gertuen duten herri eskandinaviarrari. Horrekin lotura argia du Rus terminoak, uste baita fino-ugriar herriek bikingo edo eskandinabiarrak deitzeko modu batetik eratortzen dela hitza. Jatorrian atzerago eginez erroan egon daitezke Rođer / rođsmenn terminoak, arraun eta arraunlariak; eskandinaviarren zabalkundea, bai Baltikoan zein egungo lautada eslaviarretan arraun-untziez gertatu baitzen[1].

Rurikiden dinastian ohikoak egin ziren izenen artean ere jatorri eskandinaviarren presentzia ikusten da. Adibidez: Oleg (Helgi), Olga (Helga) eta Igor (Ingvar)[2].

Erreferentziak

  1. (Errusieraz) «РУСЬ» Словарь Онлайн (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
  2. (Errusieraz) «The Origin of Rus» StudFiles (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.