Ruper Lekue
Ruper Lekue Bernaola (Bilbo, Bizkaia, 1961), euskal herritar musikaria da.
Ruper Lekue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Bilbon jaioa da. Piano, organo, konposizio eta zuzendaritza ikasketak egin zituen Esteban Elizondo, Tomás Aragüés, Gotzon Aulestia eta Francisco Escudero irakasleekin, besteak beste. Igorreko “Luis Iruarrizaga” eta Galdakaoko Ganbera Abesbatzako sortzailea eta zuzendaria da. 1983an “Areatzako Banda” musika elkartea sortu zuen, eta egun oraindik ere bertan lanean dihardu. Gasteizko Goi Mailako “Jesús Guridi” Kontserbatorioko irakasle izana da. Amorebieta-Etxanoko “Zubiaur Musika Eskola”ko zuzendaria da. Konposizioari dagokionez, batez ere korurako obrak, ganberako taldeentzako obrak eta bandarako obrak sortu izan ditu.
Erreferentziak
- Musikagileak, [backPid=10&cHash=3daab05dcd]
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.