Runavík


Runavík, Faroe uharteetako hirugarren hiri handiena da. Eysturoy uhartearen hegoaldean dago baina udalerriak erdi eta iparraldeko lur batzuk ere hartzen ditu. Skálafjørður (Skáliko fiordoa)-ren ertzean kokaturik dago.

Runavík
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Faroeak
Eskualde autonomoa Faroe Uharteak
Posta kodeaFO 620
Geografia
Koordenatuak62°06′34″N 6°43′09″W
Map
Azalera82 km²
Altuera0 ft
Demografia
Biztanleria584 (2020)
Informazio gehigarria
Sorrera1916
Hiri senidetuakÍsafjörður, Hjørring Municipality (en) Itzuli, Uummannaq (en) Itzuli eta Egilsstaðir
http://www.runavik.fo/

Udalerria

Runavík herriak berak 488 biztanle baino ez ditu, baina guztira 15 herriren arteko elkarketa da udalerria. Handienak Saltangará (910), Skáli (664), Runavík (488) eta Glyvrar (388) dira.

Historia

Runavík Skálafjørður fiordoko herririk berriena da, 1916an sortu baitzuen Hans Tausenek, eta Runavík izena 1938an hartu zuen. Ondoan dagoen Nes eta Toftir herriekin batera Faroetako eskualde jendetsuenetakoa osatzen du.

Ekonomia

Industria guztia arrantzarekin erlazionatua dago. Izokina esportatzen du bereziki. Turismorako hotel pare bat eta jatetxeak ere baditu. Azkenik, petrolio indusketak egiten hastekoak dira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.