Ruminococcus
Ruminococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxurakoak. Heste-floraren partaidea da eta anaerobio hertsia.
Ruminococcus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Clostridia |
Ordena | Eubacteriales |
Familia | Oscillospiraceae |
Generoa | Ruminococcus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Ruminococcus-ek polisakarido konplexu batzuk degradatzen ditu ugaztunen digestio-aparatuan, garrantzi handiko kate laburreko gantz-azidoak sortuz (butiratoa, adibidez, heste-hormaren osotasuna mantentzen duena) [1]. Hausnarkarien errumenean Ruminococcus-ek zelulosa digeritzen du [2].
Ruminococcus gnavus espezieak hantura prozesuak eragiten ditu eta hainbat patologia autoimmuneekin lotu da [3] [4]
Erreferentziak
- Abellán, M.S. La bacteria Ruminococcus 39ytú
- Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:628 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.
- Henke, Matthew T.; Kenny, Douglas J.; Cassilly, Chelsi D.; Vlamakis, Hera; Xavier, Ramnik J.; Clardy, Jon (2019-06-25) Ruminococcus gnavus, a member of the human gut microbiome associated with Crohn’s disease, produces an inflammatory polysaccharide Proceedings of the National Academy of Sciences. 116 (26): 12672–12677
- Ruminococcus gnavus, ¿“el lobo feroz” del lupus? Biocodex microbiota Institute (2019)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.