Ruido de Rabia
Ruido de Rabia taldea, 80ko hamarkadan Tolosan (Gipuzkoa) sortutako Punk eta Hardcore taldea izan zen.
Ruido de Rabia | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Tolosa (Gipuzkoa) |
Musika mota | Hardcore, Punk |
Urteak | 1985 - 1994 |
Taldekideak | |
Shanti Iribar Lamberto Perurena J.M. Gandarias Santi Manterola Sebas Ginger Antonio Mateos Pablo Iñaki Jorge Sanz | |
Informazio gehigarria | |
Historia
1985ean, Tortura Sistematika taldea desagertu zenean sortu zen Ruido de Rabia. Hasierako formazioa, Tortura Sistematikako Shanti Iribar eta Lamberto Perurena eta Autodefensa taldeko J.M. Gandarias eta Santi Manterolak osatzen zuten.
Sortu eta urtebetera, Santi Manterolak taldea utzi zuen. Bere ordez Bukaera taldeko Jorge Sanz hasi zen. Formazio honekin, lehen lana grabatu zuten (Eros versus Thanatos) 1987an. Diska hau, Burgoseko Ultimo Gobierno taldearekin batera kaleratu zuten.
1988an, J.M. Gandariasek taldea utzi zuen. Honek, taldea urtebetez geldirik egotea bultzatu zuen, Sebas Ginger aurkitu arte.
1990ean, Sebasek eta Lambertok taldea utzi zuten eta beraien ordez Antonio Mateos eta Santi Manterola sartu ziren. Naiz eta Santi bajujole originala izan, itzulera honetan gitarrarekin haritu zen. Formazio berri honekin, Pequeñas reliquias de un infanticida maketa kaleratu zuten (1991).
1991ko urte bukaeran bigarren gitarjole bat sartu zen taldean, Pablo. Pablo, Dickheese, Inemboys eta Victim In Pain taldeetan ibili zen lehenago. Baina 992an Santi Manterolak taldea utzi zuen eta bere ordez Iñaki hasi zen gitarra jotzen. Azken formazio honekin, Revolucion Cosmica diska kaleratu zuten 1993an.
Taldeak, azken kontzertua Alegiako gaztetxean eskaini zuen 1994an.
2007an Eros versus Thanatos disko errekopilatorioa argitaratu zuen Cooperacion Records zigiluak. Lan honetan, taldearen diskografia eta zuzeneko emanaldi batzuk aurkitu ditzakegu bi CD eta DVD batean.
Gaur egun, Ruido de Rabia taldeko Jorge Sanz eta Shanti Iribarrek Lobo Electrico taldean jotzen dute.
Taldekideak
Hasierako formazioa (1985)
- Shanti Iribar - Ahotsa
- Lamberto Perurena - Gitarra
- J.M.Gandarias - Bateria
- Santi Manterola - Bajua
Amaierako formazioa (1994)
- Shanti - Ahotsa
- Pablo - Gitarra
- Iñaki - Gitarra
- Antonio - Bateria
- Jorge - Bajua
Diskografia
- Eros versus Thanatos (Autoekoizpena, 1987) - Último Gobierno taldearekin elkarbanaturiko diska.
- Pequeñas reliquias de un infanticida (1991)
- Revolución Cósmica (Phobia - Duros Sentimientos, 1993). Lp
- 2CD + DVD Eros versus Thanatos (Cooperacion Records, 2007). Taldearen diskografia guztia eta zuzeneko bideoak biltzen dituen lana, bi CD eta DVD bat.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Ruido de Rabia taldearen Myspacea