Ruhren okupazioa
Ruhren okupazioa (alemanez: Ruhrbesetzung) 1923ko urtarrilaren 11tik 1925ko abuztuaren 25era eman Frantzia eta Belgikako gudarosteen aldetik. Friedrich Ebert-ek gidatutako Weimarko Errepublikak ordaindu behar zituen indemnizazioak ez zituen urte horretan ordaindu. Ondorioz eta indemnizazioak lortzeko Alemaniako lurralde honen okupazioa egin zuten.
Ruhren okupazioa | ||
---|---|---|
Mota | Okupazio : Ruhr | |
Honen parte da | Renaniaren okupazioa | |
Denbora-tarte | 1923ko urtarrilaren 11 - 1923ko urtarrilaren 16a | |
Data | 1923ko urtarrilaren 11 | |
Kokaleku | Ruhr | |
Herrialdea | Alemania | |
Aurrekariak
Bigarren Inperio Alemanak 1919. urtean, Lehen Mundu gerra galdu eta gero, hainbeste gauza egingo zituela sinatu zuen. Besteak beste eta Frantziak nahi zuen moduan eta Keynesen iritziaren aurka, "Alemaniak ordainduko du gerran apurtutako guztia" ideia zabaldu zen batez ere frantziako herritar zati handi batean. Beraz urte horretan ordaindu ez zuenean, gutxienez ikatza edo Alemaniako beste zer edo zer kentzea pentsatu zuen Frantziak. Izatez, Ruhr eskualdeko fabrika batzuetako hainbeste gauza Frantziara eraman zituzten.
Inbasioa
Raymond Poincaré frantziako lehen ministroak abiarazi zuen inbasioa, 1923an. Helburua Ruhr eskualdea okupatzea zen orduko Alemaniako ikatz, burdin eta altzairuaren erdigune garrantzitsuena.
Okupazioa erresistentzia pasiboarekin erantzun zen. Biolentzia eza izan zen ohikoena nahiz eta sabotai batzuk egon. Alemaniako gobernuak bere eskualde horren alde egin bazuen ere, azkenean estrategia bakezale honek porrot egin zuen.
Alemanian ezinegona areagotu zuen eta besteak beste naziek estatu kolpea edo Municheko Putscha delakoa egin zuten. Nahiz eta estatu kolpe honek porrota izan, naziek eta ohiartzun eta laguntasun handia izan zuten Alemaniako gizarte zati handi batean.
Gustav Stresemannek gidatutako gobernuak ezin izan zion arazoari erantzun egoki bat eman eta irailean grebak bertan behera utzi zituzten.
Mundu mailan Alemaniaren aldeko jarrera handitu egin zen baina herrialdeek ez zuten ezer egin okupazioa izatez legala zelako Versaillesko Itunaren arabera.
Frantziarrak beraiek ere arazo ekonomikoak zituztela, azkenean Dawes Plana onartu zuten eta 1925eko uztailean eta abuztuan alde egin zuen azkenengo lurralde okupatuetatik. Azkenengo gudari frantsesak Düsseldorf, Duisburg eta Duisburg-Ruhrorten portu garrantzitsua utzi zuten 1925ko abuztuaren 25ean eta horrela amaitu zen okupazioa.
Alemaniako erresistentzia pasiboaren amaiera
"Alemaniako bizibide ekonomikoa hondatuta dago. Guztiz larria da bizibide ekonomikoari eusteko eta gure herriaren izaterako bertorako beharrezkoa den diru egonkorra eratu ezin izana. Herriaren eta Estatuaren biziari eusteko borroka eten behar mingotsaren aurrean gaude gaur (...). Ez dugu inoiz ahaztuko okupaturiko lurretan hain zakar zapaldu dituztenen nekea. Reicheko lehendakariak eta gobernuak hauxe aldarrikatzen dute Alemaniako herriaren eta mundu osoaren aurrean: ez dutela inolako hitzarmenik onartuko Alemaniako lur zatirik txikiena Reichari kentzeko bada."
Gustav Stresemann, Alemaniako Kanpoko Arazoetarako ministroa, 1923ko irailaren 20an.
Bibliografia
- Michael Ruck, Die Freien Gewerkschaften im Ruhrkampf 1923 (Frankfurt am Main, 1886);
- Barbara Müller, Passiver Widerstand im Ruhrkampf. Eine Fallstudie zur gewaltlosen zwischenstaatlichen Konfliktaustragung und ihren Erfolgsbedingungen (Münster, 1995);
- Stanislas Jeannesson, Poincaré, la France et la Ruhr 1922-1924. Histoire d'une occupation (Strasbourg, 1998);
- Elspeth Y. O'Riordan, Britain and the Ruhr crisis (London, 2001);
- Gerd Krüger, Das "Unternehmen Wesel" im Ruhrkampf von 1923. Rekonstruktion eines misslungenen Anschlags auf den Frieden, in Horst Schroeder, Gerd Krüger, Realschule und Ruhrkampf. Beiträge zur Stadtgeschichte des 19. und 20. Jahrhunderts (Wesel, 2002), pp. 90-150 (Studien und Quellen zur Geschichte von Wesel, 24) [esp. on the background of so-called 'active' resistance];
- Conan Fischer, The Ruhr Crisis, 1923-1924 (Oxford / New York, 2003);
- Gerd Krumeich, Joachim Schröder (eds.), Der Schatten des Weltkriegs: Die Ruhrbesetzung 1923 (Essen, 2004) (Düsseldorfer Schriften zur Neueren Landesgeschichte und zur Geschichte Nordrhein-Westfalens, 69);
- Gerd Krüger, "Aktiver" und passiver Widerstand im Ruhrkampf 1923, in Günther Kronenbitter, Markus Pöhlmann, Dierk Walter (eds.), Besatzung. Funktion und Gestalt militärischer Fremdherrschaft von der Antike bis zum 20. Jahrhundert (Paderborn / Munich / Vienna / Zurich, 2006), pp. 119-30 (Krieg in der Geschichte, 28);
- Ben Walsh, GCSE mordern world history;