The Rugby Championship
The Rugby Championship nazioarteko errugbi txapelketa da, Australiako, Hegoafrikako, Zeelanda Berriko eta Argentinako selekzioek urtero jokatzen dutena.
. 2023ko Txapelduna: Zeelanda Berria | |
Kirola | Hamabosteko errugbia |
---|---|
Sorrera urtea | 1996 (Tri Nations) 2012 (The Rugby Championship) |
Partehartzaileak | Argentina Australia Hego Afrika Zeelanda Berria |
Txapelketa kopurua taldez talde | |
Zeelanda Berria | 20 garaipen |
Australia | 4 garaipen |
Hegoafrika | 4 garaipen |
Argentina | 0 garaipen |
Historia
1996an hasi zen jokatzen Hego Hemisferioko txapelketa, Australiako, Zeelanda Berriko eta Hego Afrikako selekzioen artean, Hiru Nazioen Txapelketa (ingelesez: The Tri Nations) izenarekin. 2012an, Argentinako selekzioa gehitu zitzaion eta izena aldatu zuen: The Rugby Championship.
Txapelketako norgehiagokak uztailetik urrira jokatzen dira, Super Rugby liga amaitu eta gero. Munduko Errugbi Txapelketa jokatzen den urteetan formatu laburtua izaten du, itzulerako partidarik gabe. 2020an, COVID-19 pandemiak eragina izan zuen txapelketan. Hegoafrikako gobernuak bidaiatzeko debekua ezarri zuenez,[1] gainerako hiru selekzioek jokatu zuten, eta gainera azarora atzeratu zen txapelketa.
Parte hartzaileak
|
|
|
|
|
Emaitzak
Hiru Nazioen Txapelketa
Urtea | Irabazlea | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Puntuak alde |
Puntuak aurka |
Puntu aldea |
Puntu gehituak |
Puntuen taula |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1996 | Zeelanda Berria | 4 | 4 | 0 | 0 | 119 | 60 | (+) 59 | 1 | 17 |
1997 | Zeelanda Berria | 4 | 4 | 0 | 0 | 159 | 109 | (+) 50 | 2 | 18 |
1998 | Hegoafrika | 4 | 4 | 0 | 0 | 80 | 54 | (+) 26 | 1 | 17 |
1999 | Zeelanda Berria | 4 | 3 | 0 | 1 | 103 | 61 | (+) 42 | 0 | 12 |
2000 | Australia | 4 | 3 | 0 | 1 | 104 | 86 | (+) 18 | 2 | 14 |
2001 | Australia | 4 | 2 | 1 | 1 | 81 | 75 | (+) 6 | 1 | 11 |
2002 | Zeelanda Berria | 4 | 3 | 0 | 1 | 97 | 65 | (+) 32 | 3 | 15 |
2003 | Zeelanda Berria | 4 | 4 | 0 | 0 | 142 | 65 | (+) 77 | 2 | 18 |
2004 | Hegoafrika | 4 | 2 | 0 | 2 | 110 | 98 | (+) 12 | 3 | 11 |
2005 | Zeelanda Berria | 4 | 3 | 0 | 1 | 111 | 86 | (+) 25 | 3 | 15 |
2006 | Zeelanda Berria | 6 | 5 | 0 | 1 | 179 | 112 | (+) 67 | 3 | 23 |
2007 | Zeelanda Berria | 4 | 3 | 0 | 1 | 100 | 59 | (+) 41 | 1 | 13 |
2008 | Zeelanda Berria | 6 | 4 | 0 | 2 | 152 | 106 | (+) 46 | 3 | 19 |
2009 | Hegoafrika | 6 | 5 | 0 | 1 | 158 | 130 | (+) 28 | 1 | 21 |
2010 | Zeelanda Berria | 6 | 6 | 0 | 0 | 184 | 111 | (+) 73 | 3 | 27 |
2011 | Australia | 4 | 3 | 0 | 1 | 92 | 79 | (+) 13 | 1 | 13 |
The Rugby Championship
Urtea | Irabazlea | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Puntuak alde |
Puntuak aurka |
Puntu aldea |
Puntu gehituak |
Puntuen taula |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2012 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 6 | 0 | 0 | 177 | 66 | +111 | 2 | 26 |
2013 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 6 | 0 | 0 | 202 | 115 | +87 | 4 | 28 |
2014 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 4 | 1 | 1 | 164 | 91 | +73 | 4 | 22 |
2015¹ Gehiago |
Australia | 3 | 3 | 0 | 0 | 85 | 48 | +37 | 1 | 13 |
2016 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 6 | 0 | 0 | 262 | 84 | +178 | 6 | 30 |
2017 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 6 | 0 | 0 | 246 | 119 | +127 | 4 | 28 |
2018 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 5 | 0 | 1 | 225 | 132 | +93 | 4 | 25 |
2019¹ Gehiago |
Hegoafrika | 3 | 2 | 1 | 0 | 97 | 46 | +51 | 2 | 12 |
2020² Gehiago |
Zeelanda Berria | 4 | 2 | 0 | 2 | 118 | 54 | +64 | 2 | 11 |
2021 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 5 | 0 | 1 | 218 | 104 | +114 | 5 | 25 |
2022 Gehiago |
Zeelanda Berria | 6 | 4 | 0 | 2 | 195 | 128 | +67 | 3 | 19 |
2023¹ Gehiago |
Zeelanda Berria | 3 | 3 | 0 | 0 | 114 | 39 | +75 | 2 | 14 |
- ¹ 2015, 2019an eta 2023an itzuliko partidarik ez zen jokatu Munduko Kopa tokatzen zelako.
- ² COVID-19 pandemiaren eraginez, Hegoafrikak ez zuen jokatu eta Tri Nations Series izena hartu zuen txapelketak.
Palmaresa
Selekzioa | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Zeelanda Berria | 20 | 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2020, 2021, 2022, 2023 |
Australia | 4 | 2000, 2001, 2011, 2015 |
Hegoafrika | 4 | 1998, 2004, 2009, 2019 |
Argentina | 0 | - |
Gainerako sariak
- Bledisloe Kopa: Zeelanda Berria eta Australiaren arteko irabazleak eskuratzen du. 1932an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Zeelanda Berriak 50 aldiz eskuratu ditu eta Australiak, 12.
- Mandela Challenge Plate: Australia eta Hegoafrikaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2000an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Australiak 13 aldiz eskuratu ditu eta Hegoafrikak, 6.
- Freedom Kopa: Zeelanda Berria eta Hegoafrikaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2004an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Zeelanda Berriak 15 aldiz eskuratu ditu eta Hegoafrikak, 2.
- Puma Saria: Australia eta Argentinaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2000 eta 2002 urteetan jokatu zen eta 2012an Argentina The Rugby Championship txapelketan sartzean berrekin zitzaion. Hamahiru edizioak Australiak irabazi ditu.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «SANZAAR confirm 2020 Tri-Nations Series to kick-off 31 October» australia.rugby (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).