Ruedo Ibérico

Éditions Ruedo ibérico (ERi) Parisen, 1961ean sortutako argitaletxea izan zen. Antifrankismoaren benetako ikur kulturala izan zen.

Ruedo Ibérico
Datuak
Motaargitaletxea eta aldizkaria
HerrialdeaFrantzia eta Espainia
IdeologiaAntifrankismoa
Historia
Sorrera1961
Sortzailea
SorlekuaParis
Desagerpena1982

Historia

Sortzaileak Espainiatik ihes egindako bost errefuxiatu izan ziren. Helburua frankismoaren aurkako argumentuak eta ideiak zabaltzea zen, ondoren, era ezkutuan, Espainian sartzeko. Zuzendaria José Martínez Guerricabeitia (1921-1986) anarkista valentziarra zen. Argitaletxea 1982an desagertu zen. Argitaletxearen beste lana izen bereko eleberria eta poesia sariak bultzatzea zen. 1966 eta 1977 artean Ruedo Ibéricok 150 liburu inguru argitaratu zuen eta nazioarteko mailan prestigio handia izan zuen; Espainian, ordea, liburu horiek debekatuta zeuden. Argitaletxearen beste publikazioa 1965tik 1979 arte, Cuadernos de Ruedo Ibérico aldizkaria izan zen.[1] Argitaletxearen artxiboak Amsterdameko Gizarte Historiaren Nazioarteko Institutuan godertzen dira.[2]

Bildumak

Argitaletxeak bilduma desberdinak zituen. Hauek ziren nagusiak:[3]

  • "Espainia garaikidea", José Martínezek zuzenduta.
  • "Espainiari buruzko beste liburuak"
  • "Kultura Sozialistaren Biblioteka", Jorge Semprúnek zuzenduta.
  • "Sator zaharra", Carlos Semprún Maurak zuzenduta.
  • "Mundu garaikidea".
  • "Maitasun ona, maitasun eroa", Carlos Varok zuzenduta.
  • "Beste aldean", Aulo Casamayorrek eta Felipe Orerok zuzenduta.
  • "Poesia".
  • "Testigantzak".

Argitaletxearen liburu ezagunak

  • 1962 - Hugh Thomas, Historia de la guerra civil española.
  • 1962 - Gerald Brenan, El laberinto español. Antecedentes sociales y políticos de la guerra civil.
  • 1963 - Herbert Southworth, El mito de la cruzada de Franco.
  • 1963 - Mijail Koltsov, Diario de la guerra de España.
  • 1965 - Stanley G. Payne, Falange. Historia del fascismo español.
  • 1967 - Maximiano García Venero, Falange en la guerra de España: La Unificación y Hedilla.
  • 1967 - Herbert Rutledge Southworth, Antifalange. Estudio crítico de Falange en la guerra de España: la Unificación y Hedilla, de Maximiano García Venero.
  • 1967 - Daniel Artigues, (Jean Becarud), El Opus Dei en España.
  • 1968 - Stanley G. Payne, Los militares y la política en la España contemporánea.
  • 1971 - Ian Gibson, La represión nacionalista de Granada en 1936 y la muerte de Federico García Lorca.
  • 1977 - Burnett Bolloten, La Révolution espagnole : la gauche et la lutte pour le pouvoir.

Euskal herritarrek plazaratutako liburuak

Argitaletxean Euskal Herriko intelektualek eta esperientziek oihartzuna lortu zuten. Hona hemen euskal herritarrek plazaratutako izenburuak:[4]

  • 1962 - Gabriel Celaya: Episodios nacionales (poesia)
  • 1964 - Luciano Rincón, batzutan Anchón Achalandabaso izengoitiaz: Nuestros primeros veinticinco años (saiakera)
  • 1964 - Luciano Rincón: Francisco Franco: historia de un mesianismo (saiakera)
  • 1964 - Blas de Otero: Que trata de España (poesia)
  • 1965 - Luciano Rincón: Mañana. Crónica anticipada (eleberria)
  • 1967 - Etxebarriko Laminación de Bandas en Frío lantegiaren langileak: Nuestra Huelga. 163 días de lucha obrera contra el capitalismo fascista del Estado español.
  • 1976 - Vitoria Gasteiz. De la huelga a la matanza. (testigantza)
  • 1976 - Alfonso Sastre: Balada de la cárcel de Carabanchel y otros poemas celulares (poesia).
  • 1971 - Francisco Letamendia "Ortzi": Breve historia de Euskadi (saiakera)
  • 1971 - Kepa Salaberri izengoitiaz (Francisco Letamendia "Ortzi" eta Miguel Castells: El proceso de Euskadi en Burgos. Sumarísimo 31-69[5]
  • 1974 - Julen Agirre, Eva Foresten izengoitia: Operación Ogro. Cómo y por qué ejecutamos a Carrero Blanco. Mugalde liburudendarekin batera argitaratuta.
  • 1974 - Montxo Goikoetxea: Viaje imaginario a la España tranquista (umorea)
  • 1975: Euskadi: El último estado de excepción de Franco (prentsa albisteak)
  • 1975 - Francisco Letamendia "Ortzi": Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA (saiakera)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.