Rudolph Hess
Walter Richard Rudolf Hess (Heß alemanez) (Alexandria, Egipto, 1894ko apirilaren 26 – Berlin, Alemania, 1987ko abuztuaren 17) Alemania Naziko politikari nabarmena izan zen.
Rudolph Hess | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1933ko abenduaren 1a -
1933ko apirilaren 21a -
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Rudolf Walter Richard Heß | ||||||||
Jaiotza | Alexandria, 1894ko apirilaren 26a | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Heriotza | Spandau espetxea, 1987ko abuztuaren 17a (93 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Ipar itsasoa Wunsiedel (en) ![]() | ||||||||
Heriotza modua | suizidioa: asfixia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Fritz Hess | ||||||||
Ama | Clara Münch | ||||||||
Ezkontidea(k) | Ilse Hess (en) ![]() | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Municheko Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta hegazkinlaria | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Lantokia(k) | Berlin | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Thule Elkartea | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Infanteria artillery (en) ![]() | ||||||||
Gradua | teniente | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra First Battle of Ypres (en) ![]() Verdungo gudua | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() | ||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||
![]() |
Hitlerren laguna eta alderdikidea izan zen. 1925ean, Führeren idazkari partikular izendatu zuten. Hitlerrek gobernua bereturik, Reichstageko kide izan zen. Goi-karguak izan zituen Alderdi Nazional Sozialistan.
1939an, Hitlerren bigarren ondorengo izendatu zuten (Göringen ondoren). Bigarren Mundu Gerran, arrazoiak garbi ez daudela (Britainia Handiarekin Sobietar Batasuna zenaren kontrako ituna egiteko asmoa omen zuen), Eskoziara ihes egin zuen (1941), eta preso hartu zuten. Gerra amaitutakoan, Nurenbergeko epaiketetan gerra-hiltzailetzat epaitu zuten. Burua nahasirik zuela eta, heriotzara kondenatu ordez, bizi guztirako kartzela-epaia eman zioten (1946). Spandauko espetxean (Berlin) bete zuen kondena.
Nurenbergen epaituetatik kartzelaldirik luzeena jasan zuen Hessek.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolph Hess ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.