Rudolf de Rijk
Rudolf Pieter Gerardus de Rijk (Amsterdam, 1937ko martxoaren 24a - ibidem, 2003ko ekainaren 15a) Herbehereetako hizkuntzalaria izan zen, euskal gramatikan aditua.[1]
Rudolf de Rijk | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amsterdam, 1937ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Amsterdam, 2003ko ekainaren 15a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusetts Institute of Technology Amsterdamgo Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Biografia
1972an Massachusetts Institute of Technology ikastetxean eskuratu zuen doktoretza, Kenneth Locke Haleren zuzendaritzapean idatzitako Studies in Basque Syntax: Relative Clauses tesiarekin.[2] Tesi honek gramatika sortzailearen eskolako hizkuntzalarien arreta erakarri zuen, eta euskara aztertzeari lotu zitzaizkion haietako hainbat.
Urte gutxi batzuez, irakasle aritu zen Chicagoko Unibertsitatean; eta gero, 2002an erretiratu zen arte, Leidengo Unibertsitatean eman zituen eskolak.[3] De Lingua Vasconum: Selected Writings bere liburua 1998an argitaratu zen, Julio de Urquijo euskal filologiako mintegiaren urtekariaren eranskin gisa. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.[4]
2002ko azaroaren 29an, EHUk ohorezko doktoretza eman zion, nazioarteko hizkuntzalarien artean euskalari nagusia zela aipatuta. Gainera, De Rijken omenezko liburua argitaratu zuen, 42 adituk idatzitako artikuluekin.[5]
Bere lanik nabarmenena euskara batuaren gramatika deskriptiboa izan zen, 1.400 orrialdekoa: Standard Basque: A Progressive Grammar.[6]
Erreferentziak
- Garmendia, Mari Karmen. (1965-09-05). «Rudolf De Rijk: Nederland'eko euskalduna» Zeruko Argia.
- Knörr, Henrike. (2003-06-17). Ha muerto Rudolf de Rijk. Gasteiz: www.euskosare.org.
- Salaburu, Pello. (2004-01-30). Rudolf de Rijk, euskaldunen Holandako adiskidea. Euskaltzaindia.
- «Gaur barreiatuko dituzte Rudolf de Rijk ohorezko euskaltzainaren errautsak Urkiolan» Berria 2003-07-26.
- Browne, Wayles. Obituary: Rudolf de Rijk. .
- de Rijk, Rudolf. (2008). Standard Basque: A Progressive Grammar. Mit Press ISBN 978-0-262-04242-0..