Rudolf Peierls
Sir Rudolf Ernst Peierls (Berlin, 1907ko ekainaren 5a - Oxford, 1995eko irailaren 19a) alemaniar-britainiar fisikaria izan zen.
Rudolf Peierls | |
---|---|
(1966) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1907ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Alemania Erresuma Batua (1940 - |
Bizilekua | Erresuma Batua |
Heriotza | Oxford, 1995eko irailaren 19a (88 urte) |
Familia | |
Aita | Heinrich Peierls |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Frederiko Gilen Unibertsitatea (1925 - 1926) Municheko Unibertsitatea (1926 - 1928) Leipzigeko Unibertsitatea (1928 - 1929) |
Tesia | Zur kinetischen Theorie der Wärmeleitung in Kristallen (en) |
Tesi zuzendaria | Werner Heisenberg Friedrich Hund Petrus Josephus Wilhelmus Debye |
Doktorego ikaslea(k) | Gerald E. Brown (en) Fred Hoyle Luis Joaquín Boya Balet (en) Władysław Świątecki (en) Melvin A. Preston (en) Sheila Brenner (en) John F. Reading (en) Brian Flowers, Baron Flowers Bernhard Theophilus Scheffler (en) Samuel MacDowell (en) David Geoffrey Ravenhall (en) John Stewart Bell James S. Langer (en) Edwin Ernest Salpeter |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikari teorikoa, unibertsitateko irakaslea, fisikaria eta fisikari nuklearra |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Oxford |
Enplegatzailea(k) | ETH Zürich (1929 - 1932) Victoria University of Manchester (en) (1932 - 1935) Cambridgeko Unibertsitatea (1935 - 1937) Birminghamgo Unibertsitatea (1937 - 1963) Oxfordeko Unibertsitatea (1963 - 1974) Leidengo Unibertsitatea (1976 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Fisika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Bere garaiko fisikari nagusiekin jardun zuen: Sommerfelden jarraitzaile izan zen Munichen eta Heisenbergena Leipzigen, eta Pauliren laguntzailea izan zen Zurichen. Birminghameko Unibertsitateko fisikako irakasle egin zuten 1937. urtean. Quantumen mekanikak jakintzaren beste alor batzuetan izan ditzakeen aplikazioei buruzko ikerketak egiten hasi zen. Bere ekarpen nagusiak egoera solidoaren fisikari, lehenik, eta ondoren, fisika nuklearrari buruz egindako ikerketak dira. Solidoen teoria ikertu zuen eta eremu magnetikoak eroapen elektroietan duen eragina aztertu zuen bereziki (Hall efektua). 1929an gai ez-metalikoetan bero-eroapena nola gertatzen den azaldu zuen, eta tenperatura txikietako bero-eroapenari buruzko lanak ere egin zituen. 1930eko hamarraldiaren inguruan fisika nuklearrean murgildu zelarik, 1938. urtean nukleoen talkei buruzko teoria bat osatu zuen, eta handik bi urtera, Frischekin batera, frogatu zuen posible zela uranio aberastuko kopuru txiki batean kate-erreakzio bat sortzea elektroi-igorpenen bidez.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Peierls |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.