Rudolf Nureiev
Rudolf Nureiev (Irkutsk, Errusia, 1938ko martxoaren 17a - Paris, Frantzia, 1993ko urtarrilaren 6a) errusiar dantzaria eta koreografoa izan zen. Zenbaiten aburuz, Nureiev bere belaunaldiko dantzari hoberena izan zen.[1][2][3][4]
Rudolf Nureiev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Razdolnoe (en) , 1938ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1961) Austria (1982 - |
Heriotza | Paris eta Levallois-Perret, 1993ko urtarrilaren 6a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vaganova Academy of Russian Ballet (en) |
Hizkuntzak | errusiera tatarera |
Irakaslea(k) | Sulamith Messerer (en) Vera Volkova (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria, koreografoa, aktorea, ballet-irakaslea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Jasotako sariak | ikusi
|
nureyev.org | |
|
Biografia
Nureiev Transiberiar tren batean jaio zen, Irkutsk (Siberia, Sobietar Batasuna) Baxkir-Tatarren familia batean.
1958an, Leningradeko Kirov balletaren bakarlari izan zen, eta antzezpen askotan parte hartu zuen. 1961ean, Parisen, babesa eskatu zion frantses gobernuari. Hori izan zen artista sobietar baten lehen desertzioa Gerra Hotzean, eta nazioarteko zeresan handi sortu zuen[5]. Ondoren mundu osoan ibili zen, Cuevas markesaren balletarekin, eta Chicagoko Operako balletarekin. Geroago, ingeles Royal Balletean sartu zen, eta Margot Fonteyn dantzari famatuarekin bikotea osatu zuen.
Koreografo gisa lan ugari egin zituen; besteak beste, Prokofieven "Romeo eta Julieta" (1977); Manfred (1979); The Nutcracker (1980, "Intxaur kraskailua"). 1962an, Nureiev izeneko biografia argitaratu zen; 1977an antzezle nagusia izan zen Valentino filmean. Nureieven jauziak eta jirabira bizkorrak Vatslav Nijinskiren jauzien parekotzat jo izan dira. Antzezpen aipagarriak izan zituen; besteak beste, Albrecht Gisellen; Armand Marguerite and Armanden; eta Siegfried "Beltxargen Aintzira" lanean.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Nureiev |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Ingelesez) «Lord of the dance» The Independent 2013-11-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
- (Ingelesez) Anderson, Jack. (1993-01-07). «Rudolf Nureyev, Charismatic Dancer Who Gave Fire to Ballet's Image, Dies at 54 (Published 1993)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
- (Frantsesez) «En scènes : le spectacle vivant en vidéo - Rudolf Noureev au travail à la barre - Ina.fr» En scènes : le spectacle vivant en vidéo (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
- (Frantsesez) «Que reste-t-il de Noureev ?» Les Echos 2013-03-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
- (Ingelesez) «The KGB's long war against Rudolf Nureyev» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).