Rudolf Firkušný
Rudolf Firkušný (Napajedla, 1912ko otsailaren 11 – New York, 1994ko uztailaren 19a) Txekiar piano-jotzaile eta musikagilea izan zen.
Rudolf Firkušný | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Napajedla, 1912ko otsailaren 11 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Talde etnikoa | Txekiarra |
Lehen hizkuntza | txekiera |
Heriotza | Staatsburg (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Brno Central Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Prague Conservatory (en) ![]() Brno Conservatory (en) ![]() Gymnázium a Obchodní akademie Bučovice (en) ![]() |
Hizkuntzak | txekiera ingelesa |
Irakaslea(k) | Leoš Janáček Vilém Kurz (en) ![]() Růžena Kurzová (en) ![]() Antonín Souček (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | Juilliard School (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | pianoa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Czechoslovak army in exile (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Oso umetan hasi zen musika ikasten. Hamar urte zituela eman zuen lehen piano-kontzertua. Brnoko eta Pragako kontserbatorioetan egin zituen musikako ikasketak, eta konposizioa landu zuen Janáckekin. Parisen eta New Yorken bizi izan zen, eta 1948an estatubatuar nazionalitatea lortu zuen. Musika- eta interpretazio-eskolak eman zituen New Yorkeko Juilliard School of Music famatuan. 1990. urtera arte ez zen berriz sorterrira itzuli. Interprete gisa lan handia egiteaz gainera, pianorako eta hari-tresnetarako hainbat lan ondu zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.