Ruby Tui
Ruby Tui (Wellington, 1991ko abenduaren 13a), zeelandaberritar errugbilaria da, zazpiko eta hamabosteko errugbian aritzen dena. Hamabosteko errugbian, 2021eko Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen Zeelanda Berriko selekzioarekin, eta zazpikoan zilarrezko domina 2016ko Olinpiar Jokoetan.[1][2] eta urrezkoa 2020koetan[3]
Ruby Tui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wellington, 1991ko abenduaren 13a (32 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Talde etnikoa | samoarra irlandarra eskoziarra |
Hezkuntza | |
Heziketa | John Paul II High School (en) (2005 - 2010) University of Canterbury (en) (2010 - : informazio-zientziak |
Jarduerak | |
Jarduerak | zazpiko errugbi jokalaria eta hamabosteko errugbilaria |
Pisua | 70 kilogramo |
Altuera | 172 zentimetro |
Bizitza
Wellingtonen jaio zen, 1991n. Aita samoarra du, eta amak irlandar eta eskoziar jatorria dauka. Gurasoak banandu egin ziren zortzi urte zituela.[4] Wellington East Girls Collegen eta Greymoutheko John Paul II. High Schoolen hezi zen.[4][5]
Beka bat jaso zuen Aoraki Polytechnic-en ikasteko, eta, bertan, kiroleko diploma batez osatu zuen 2013an.[6] LGBT komunitateko kidea da.[7]
Ibilbidea
2012an egin zuen debuta Fijin, eta, harrezkero, konfigurazio nazionalaren parte izan da. Tui "laguntzaile indartsu eta oldarkor" gisa deskribatu izan dute.[8] Zeelanda Berriko hamabosteko errugbiko Go4Gold kanpainaren emaitza da.[9]
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadaren aurretik sailkaturik.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabazi zuen Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuirk. Hauek osatu zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek.[10][11]
Emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | Zazpiko-errugbia emakumeak[12]. | |
2020 | Tokio Japonia | Zazpiko-errugbia emakumeak[13]. |
Gainerako lorpenak
Zazpiko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | San Frantzisko AEB |
Lorpenak eta ohoreak
Erreferentziak
- Olympic Games Women's Sevens, Match 34. World Rugby.
- New Zealand names sevens teams for Rio Games. Stuff 3 July 2016.
- TUI Ruby. .
- «Women's Rugby Sevens Player Ruby Tui Thanks Sport for Helping Her Overcome Her Difficult Upbringing» The Australian Women's Weekly 4 October 2018.
- Goile, Aaron; Voerman, Andrew. (2021-07-17). «From Kerikeri to Invercargill: Where New Zealand's Tokyo Olympians went to school» Stuff.
- PM Schols: Rugby Sevens player Ruby Tui. High Performance Sport New Zealand 25 September 2013.
- Zeigler, Cyd. (2021-07-31). «New Zealand, with many out players, wins COVID-delayed rugby gold» Outsports.
- Ruby Tui. New Zealand Rugby Union.
- Ruby Tui. New Zealand Olympic Committee.
- «Ruby Tui» olympedia.org 2022-02-19an. begiratua(Ingelesez)
- «Ruby Tui» Olympics.com 2022-02-19an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Zazpiko-errugbia, emakumeak, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- «Canadians dominate Langford Dream Team» Americas Rugby News 2017-05-29.
- «World Rugby Sevens Players of the Year 2019 nominees announced» World Rugby.
- «The World Rugby Awards 2019 — That's a wrap» World Rugby.