Royal Ulster Constabulary
Royal Ulster Constabulary edo RUC (irlanderaz Constáblacht Ríoga Uladh, euskaraz Ulstergo Errege Polizia), 1922 eta 2001 urteen artean Ipar Irlandan jardun zuen polizia da. 1922ko ekainaren 1an sortua izan zen, Royal Irish Constabularyko (Irlandako Errege Polizia) kideekin, erakunde batek bestea ordezkatu baitzuen, 1921ko Itun Anglo-Irlandarraren bidez Irlandako Errepublikari bere berezko polizia dohatu zitzaionean, Garda Síochána delakoa.
Royal Ulster Constabulary | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | polizia | |
Herrialdea | Erresuma Batua | |
Jarduera | ||
Honen parte | Erresuma Batuko Gobernua | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1922 | |
Ordezkatzen du | Royal Irish Constabulary | |
Aurrekoak | Royal Irish Constabulary | |
Ondorengoak | Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua | |
Desagerpena | 2001eko azaroaren 4a | |
Jasotako sariak | George Cross | |
webgune ofiziala |
Ipar Irlandako gatazkan paper aktiboa jokatu zuen, bere garairik onenean 8500 kide eta 4500 erreserbako bolondres izatera iritsi zelarik. Gatazka honetan izan zuen jardutea eztabaidagarria zela eta, Ostiral Santuko Hitzarmenaren baldintzetan hitzartua zegoen arabera erakunde hau 2001an desagerrarazi egin zuten eta Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua edo PSNI (Ipar Irlandako Polizi Zerbitzua) erakundeak ordezkatu zuen.