Royal Mile
Royal Mile kaleak Edinburgheko gaztelua eta Holyrood jauregia lotzen ditu, Edinburgheko Alde Zaharraren bihotz-bihotzean. Royal Mile ibilbideak luzez 1,8 km ditu edo zehatzagoak izatekotan eskoziar mila 1 (hau baita kalearen neurria). Royal Mile kalea Aintzineko Hiriaren (Old Town) erakarpen gune nagusiena da eta Hiri Berriko (New Town) Princes Street kalearekin lehiatzen da.
Royal Mile | |
---|---|
The Royal Mile | |
High Street Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°57′02″N 3°11′08″W |
Dimentsioak | 1.814 () m |
Ibilbidea
Gaztelutik Holyrood jauregirako jeitsieran lau gune edo auzune nabarmentzen dira: Castlehill, Lawnmarket, High Street eta Canongate.
Castlehill
Edinburgheko gazteluan du hasiera. Gazteluaren enparantza 1753tik desfileak egiteko erabiltzen zen eta 1816an zabaldu eta apaingarriak ezarri zizkioten. Enparantza bera A mailako eraikin izendaturik dauka Historic Scotland erakundeak. Handik behera jeisten den kale adokinatua Castlehill da. Bertako eraikin aipagarriena Tolbooth-Highland-St John's eliza da, gaur egun Edinburgheko Jaialdia antolatzen duen elkartearen egoitza dena.
- Edinburgheko gazteluaren enparantza.
- Castlehill.
Lawnmarket
Lawnmarket hasiera batean High Streeten goiko zatia zen baina 1477an bere izaera propioa lortu zuen. Bertan merkatua ospatzen zen baina gaur egun turistentzako oroigarriak saltzen dituzten dendez beteta dago. Iparraldean Gladstone's Land XVII mendeko merkatarien udaletxea dago, hegoaldean berriz herbeheretar estiloko fatxadak dituzten XVII mendeko etxeak daude. Eskoziako Epaitegiaren eraikina ere bertan dago. Lady Stair's Close kale motza pasata Eskoziako Idazleen Museoa dago.
- Lawnmarket.
- Gladstone's Land-eko urrezko belatza.
High Street
Hegoaldeko ertzaren heren bat Parliament Square-k hartzen du, izan ere bertan egon baitzen 1630 eta 1707 artean Eskoziak izan zuen Parlamentu zaharra, Ingalaterrarekiko Batasun Agiria sinatu zen arte. Kale nagusia izanik bertan daude San Giles katedrala eta Edinburgheko udaletxea, bai eta Old Tolbooth udaletxe zaharra ere. Mercat Cross bidegurutzean Erregearen proklamak eta abisuak irakurtzen ziren.
Eraikin ezagunenetako bat ordea John Knox House da. XVI mendeko John Knox erreformalari protestantea bizi izan zen etxea da. Honen ondoan egon zen Edinburghera sartzeko ate nagusia, Netherbow Port izenekoa. 1764an eraitsi zuten trafikoa oztopatzen zuelako.
- High Street.
- Mercat Cross.
Cannongate
1856 arte burgo independientea izan zen, hortik bere izena, "kanonigoen atea", izan ere Holyrood abadiako monje agustindarren herria baitzen. Moray House eta akademia, Canongate Tolbooth (udaletxe zaharra) eta Canongateko eliza daude kale ertzean. Bukaeran Eskoziako Parlamentu Berria dago.
Abbey Strand kale laburrak Holyrood jauregira eramaten du.
- Canongate Tolbooth.
- Moray House.
- Dunbar's Close Garden.
Close-ak
Royal Mile ertzetan hainbat kale txiki daude, Edinburghen "close" izena hartzen dutenak. Hona hemen zerrenda:
|
|
|
|