Royal Antwerp FC
Royal Antwerp Football Club Belgikako futbol talde bat da, Anberes (Antwerp) hirikoa. Belgikako 4 Liga eta 2 Kopa irabazteaz gain Europako Errekopako finala jokatu zuen behin. Belgikako futbol talderik zaharrena da.
Ezizena(k) | The Great Old | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1880 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Bosuilstadion edukiera: 16.649 lagun inaugurazioa: 1923 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Belgikako Pro League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
The Great Old ezizena dauka Belgikako talderik zaharrena izateaz gain ikasle ingelesek sortu zutelako 1880an, Belgikako Futbol Federazioa sortu baino 15 urte lehenago hain zuzen ere. Hasiera hartan Antwerp Athletic Club izena izan zuen. Belgikako lehenengo ligan, 1895-96koan, bigarren egin zuen RFC Liejaren atzetik.
RSC Anderlecht eta Club Brugge KV bezalako taldeen indarrik izan ez badu ere Belgikako 4 Liga eta 2 Kopa lortu ditu.
1925 eta 1933 artean garai ona izan zuen bi liga irabazi eta beste lautan bigarren egin baitzuen. 1944an irabazi zuen hirugarren liga. 50. hamarkadan izan zuen hurrengo bolada ona, 1957ko liga eta 1955eko kopa irabazi zituen eta 1956 eta 1958an bigarren egin zuen ligan.
Azkenengo titulua 1992ko kopa du. Honek Europako Errekopa jokatzeko aukera eman zion eta finalera iritsi zen. Parma FC-ren kontra jokatu zuen eta 3-1 galdu zuen.
2004an maila galdu zuen eta 2017an berriz itzuli zen Lehen mailara play-offa irabazi ondoren. 2020an Belgikako Kopa eskuratu zuen, taldearen hirugarrena.
2022-23 denboraldia bikaina izan zuen eta Belgikako Liga eta Kopa irabazi zituen.
Palmaresa
Belgikan: 8
- Belgikako Liga (5): 1929, 1931, 1944, 1957, 2023.
- Belgikako Kopa (4): 1955, 1992, 2020, 2023.
Europako Errekopa
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1993.
Euskal taldeen aurkako partidak
Royal Antwerpek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1964-65 | Ferien Kopa | Final hamaseirenak | Athletic Antwerp | 2-0 0-1 | Antwerp Athletic |
Kanpo estekak
- (Nederlanderaz) Webgune ofiziala