Royal Air Maroc
Royal Air Maroc (arabieraz: الخطوط الملكية المغربية, al-Khuṭūṭu l-Malakiyyatu l-Maghribiyyah, amazigeraz: ⴰⵎⵓⵏⵉ ⴰⵢⵍⴰⵍ ⴰⴳⵍⴷⴰⵏ ⵏ ⴰⵎⵓⵔⴰⴽⵓⵛ, Amuni Aylal Ageldan n Amurakuc; RAM) Marokoko Erresumako airelinea nazionala da, Casablancan egoitza duena. Nazioarteko hegaldi erregularrak egiten ditu Marokotik Afrika, Asia, Europa, Hego Amerika eta Ipar Amerikako helmugetara. Halaber, hegaldi nazionalak eta charter hegaldiak egiten ditu. Bere hub nagusia Casablancako Mohammed V.a Nazioarteko Aireportua da. Royal Air Maroc Oneworld aliantzako eta Arab Air Carriers Organization (euskaraz: «Aireko Garraiolari Arabiarren Erakundea») erakundeko kidea da.
Royal Air Maroc | |
---|---|
AT - RAM | |
Les ailes du Maroc | |
Datuak | |
Mota | Airelinea |
Herrialdea | Maroko |
Jarduera | |
Kidetza | African Airlines Association (en) |
Negozio dibisioak | RAM Cargo (en) eta Royal Air Maroc Express (en) |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Abdelhamid Addou (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | Cabinet of Morocco (en) |
Historia | |
Sorrera | 1957ko ekainaren 18a |
Sorlekua | Casablanca |
webgune ofiziala |
Flota
Hona hemen 2022ko flota:[1]
Hegazkina | Zerbitzuan | Eskaerak (Opzioak) |
Plaza | Oharrak | ||
---|---|---|---|---|---|---|
C | Y | Guztira | ||||
ATR 72-600 | 6 | — | — | 70 | 70 | Royal Air Maroc Express bere filialak kudeatuta. |
Boeing 737-800 | 28 | 1 | 28 | 132 | 162 | Horietako 21 wingletak dituzte |
Boeing 737-8MAX | 2 | 4 | ||||
Boeing 767-343ERBCF | 1 | — | Zamarako bilakatu dute | |||
Boeing 787-8 | 5 | — | TBA | |||
Boeing 787-9 | 4 | — | ||||
Embraer 190AR | 4 | — | 12 | 88 | 100 | |
Guztira | 50 | 8 |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Royal Air Maroc» Planespotters.net.
Kanpo estekak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.