Royal Air Force

Royal Air Force (RAF) (euskaraz [Erresuma Batuko] Aireko Errege Armada) Erresuma Batuko aireko armada da. Munduko aireko armada independente guztien artetik zaharrena,[1] 1918ko apirilaren 1ean sortu baitzuten.[2]

Erresuma Batuko Aireko Errege Armada
Royal Air Force (RAF)
Sorrera 1918ko apirilaren 1a
Estatua  Erresuma Batua
Tamaina 44.300 pertsona
Egoitza MOD Main Building, Whitehall, Westminster
Aireko Estatu Nagusiko burua
Karguan Stephen Dalton Aireko mariskal nagusia
Ikurrak
Entseina
Bereizgarriak

1.114 hegazkin ditu (2010) eta, 2009tik aurrera, 44.300 erregularreko indarra du,[3] eta 2500 borondatezko. Hegazkinen eta langileriaren geihengoa Erresuma Batuan daude, baina beste guztiak operazioetan daude (nagusiki Afganistan eta Ekialde Hurbila) edo atzerriko egonaldi luzetako baseetan (Ascension Irletan, Canadan]], Cyprusen, Diego Garcian, Gibraltaren, Falkland uharteetan eta Alemanian).

Misioa

RAFen misioa Erresuma Batuko defentsa ministerioaren (MoD) helburuak bermatzea da, direla "Erresuma batuko eta itsasoz bestaldeko lurraldeen segurtasuna eta defentsa bermatzea, espezialki terrorismoaren kontra, Gobernuaren atzerri politikei laguntzeko, espezialki bakea eta segurtasun nazionalean beharrezkoa den ahalmena ematea."[4]

Historia

Eraketa eta historia goiztiarra (1918-1939)

RAF 1918ko apirilaren 1ean sortu zen Aireko Errege Gorputzaren eta Itsasoko Aireko Errege Zerbitzuaren fusioarekin. Aireko Errege Gorputza Errege Ingeniarien dibisio bat zen, Britainiar Armadaren kontrolpean. Bi unitateak fusionatzeko eta indar armatu independente bat sortzeko erabakia Lehen Mundu Gerrako gertaerei aurre egiteko erantzuna izan zen. Gerra hartan aire bidezko boterea erabakigarria zela erakutsi zuen lehen aldiz. Aireko Errege Indar sortu berria boteretsuena izan zen bere garaian, 20.000 aireontzi zituen, eta gerra arteko garaia nahiko baketsua izan zen RAFentzat, Britainiar Inperioan garrantzi gutxiko ekintzetan parte hartuz.

Spitfire hegazkinaren forma adierazgarria. Britainiako Guduan parte-hartze garrantzitsua izan zuten Spitfire motako hegazkinek.

RAFek Afganistanen eman zuen zerbitzua, non lehenengo aldiz egin zen hiritarren ebakuazioa 1928an. 1936 urtean, RAF agintaritzaren berrantolaketaren ondorioz, Borroka Agintaritza (Fighter Command), Bonbardaketa Agintaritza (Bomber Command) eta Kostaldeko Agintaritza (Coastal Command) sortu ziren. Itsasoko Aireko sekzioa RAFetik banandu eta Flotaren Aireko Arma (Fleet Air Arm) deitzera igaro zen, Errege Armadaren menpe.

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

RAFek hazkunde azkarra izan zuen Alemania Naziaren aurkako gerrak eztanda egin zuenean 1939an. Honela, Britainia Handiaren aireko tripulazioak Nazio Mankomunitatean (Commonwealth-ean alegia) entrenatu ziren Commonwealth-aren Aireko Entrenamendu Planean zehar eta eskuadroi osoak, hala nola hamarna mila soldadu bidali ziren komisio zerbitzua betetzera Commonwealth-eko beste herrialdetako airezko indar armatuetan. Soldadu hauekin beste hainbat soldaduk bat egin zuten, horietako asko Europar kontinentean naziek okupaturiko herrialdetatik ihes egin zutenak.

RAF existitzearen arrazoia definitu zuen uneetariko bat Ingalaterrako Batailan eman zen. 1940ko udan, RAFek Luftwafferen erasoaldiak egotzi zituen, agian inoizko aireko kanpaina luze eta korapilatsuena izan zen hartan. Lorpen horrek nabariki atzeratu zituen alemaniarren planak Ingalaterra inbaditzeko (Itsas Lehoi Operazioa) eta Bigarren Mundu Gerraren bilakaera eraldatzea posible egin zuen; ingelesen ahalegin militarra -Ardatzaren potentzien aurka- jarrai zedin posible egin zuen, Sobietar Batasunak eta Estatu Batuak gerran parte hartzea erabaki zuten arte, orduan indar-oreka Aliatuen alde hautsi baitzen.

RAFen esfortzu handiena gerran zehar Alemaniaren aurkako bonbardaketa estrategikoaren kanpaina izan zen. 1942ko maiatzak 31tik aurrera, RAFen Bonbardaketa Agintaritza eskala handiko gau-erasoaldiak zuzentzeko gai izan zen. 1000 hegazkin arte ere inplikatu zituen, zeinetatik asko lau motorretako bonbaketari astun berriak ziren. Gerraren azken hilabeteetan zehar, Alemaniako hirien aurkako erasoen etikaren inguruan eztabaida handia dago; adibideetako bat Dresdeko Bonbardaketa dugu.

Gerra Hotza (1945-1990)

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, RAF beste berrantolaketaren mende egon zen; batik bat, aireko gerraren aurrerapen teknologikoen ondorioz ehiza-hegazkinak eta erreakzio bonbaketariak sortu baitziren. Britainiarrek arma nuklearrak garatu eta gero, RAFeko V bonbaketarien eskuadroiek disuasioko armategi nuklearraren garraioaren erantzukizuna bereganatu zuten, Errege Armadaren Polaris motako itsaspekoak garatzen ziren bezala. 1968an Polaris itsaspekoak martxan jarri zirenetik, RAFen funtzio nuklear-estrategikoa maila taktikora murriztu zen, WE177 grabitate lehergailuen erabileraz. Funtzio taktikoa V bonbaketariek jarraitu zuten 80ko hamarkada hasieratik, 1998 urtera arte Tornado GR1 ehiza-bonbaketariengatik.

RAFen funtzio nagusia Gerra Hotzean Europaren defentsa izan zen, Sobietar Batasunaren eraso potentzialen aurka. Britainiar Inperioaren gainbeherarekin, mundu mailako operazioen irismena murriztu zen eta Ekialde Urruneko RAF 1971ko urriaren 31an disolbatu zen.

Aurrekoa gorabehera, RAFek borrokaldi askotan hartu zuen parte Gerra Hotzean zehar. RAFen eginbeharra Koreako Gerran txikiagoa izan zen, zeinetan ontzi flotatzaileak parte hartu zuten. 1956ko Suezko Krisialdia, halere, RAF parte hartzeko aukera izan zen. Orduko operazioetarako, Zipre eta Maltan basea zuten hegazkinak erabili zituen. 60 hamarkada hasieran, Malasia-Indonesia gatazkak (Konfrontasi) RAF hegazkinen erabilera eskatu zuen, baina diplomazia eraginkorrari eta alde bietako gertaera batzuen ignorantzia selektiboari esker, gatazkak ez zuen erabateko gerran bukatu

1982ko Malvinetako Gerran Ejerzitoak eta Armadak hartu zuten parte nagusiki, izan ere, bataila lurraldea RAF hegazkinen eragin eremutik kanpo aurkitzen zen. Hala ere, RAF hegazkinak Ascension uhartean hegazkinak zabaldu ziren eta Armadaren hegazkin-ontzian. Misio garrantzitsuenak gatazka honetan “Black Buck” erasoaldiak izan ziren, Ascension Uhartean basea zuten Avro Vulcan hegazkinez baliatuz. Edonola ere, RAFek beste hainbat zerbitzu eman zituen gatazkan zehar egin beharreko ahalegin logistiko ikaragarrian, Malvina Uharteetako helikopteroen bitartez, HMS Hermes hegazkin-ontzitik hegaz egiten zuten Harrier GR3en bidez eta itsas-patruilako hegazkinak, hegazkin zisterna flotarekin.


1990tik gaur egunera arte

1991an, RAFeko 100 hegazkinek Golkoko Gerran hartu zuten parte. Gatazka hori zedarri izan zen RAF historian zehar, izan ere, RAFek lehen aldiz erabili zuen zehaztasunez gidatutako munizioak kantitate adierazgarrian. Geroago, 1999an, Kosovoko Gerraren ondorioz RAF Europan zabaldu zen Bigarren Mundu Gerratik. Afganistango inbasioan, 2001ean, RAFek Estatu Batuei laguntza eman zion, zisterna eta errekonozimendu hegazkinez hornituz.

Irak-eko inbasioan, RAFek eskala handiko zabaltzea burutu zuen Estatu Batuetako Aireko Armadaren mesedetan. RAFen galera bakarrak istripuen eta alde bereko erasoen ondorioz eman ziren, RAFeko Tornado bat Patriot misil estatubatuar batengatik suntsitua izan zenean, alegia.

Aireontziak

Talka, eraso eta laguntza ofentsiboa

Antiaireko defentsa eta oharpen goiztiarreko hegazkinak

Erreferentziak

  1. Royal Air Force 90th Anniversary History of the RAF
  2. RAF History Timeline 1917 to 1918. Erresuma Batuko Defentsa Ministerioa (Noiz kontsultatua: 2010-05-24).
  3. Defence Analytical Services and Advice: UK Armed Forces Monthly Manpower Statistics. Dasa.mod.uk (Noiz kontsultatua: 2010-10-22).
  4. Defence Analytical Services Agency The MOD Mission

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.