Roy Orbison

Roy Kelton Orbison, Roy Orbison gisa ezagunagoa, baita ere Lefty Wilbury gisa, (Vernon, Texas, 1936ko apirilaren 23a - Hendersonville, Tennessee, 1988ko abenduaren 6a) estatubatuar kantari eta musikagilea izan zen.

Roy Orbison

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoy Kelton Orbison
JaiotzaVernon (Texas), 1936ko apirilaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNashville, 1988ko abenduaren 6a (52 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Barbara Orbison (en) Itzuli  (1969ko martxoaren 25a -  1988ko abenduaren 6a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of North Texas (en) Itzuli
Paxon School for Advanced Studies (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, kantugilea eta egile abeslaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaTraveling Wilburys (en) Itzuli
Genero artistikoarock
countrya
Rockabillya
Ahots motabaritenor (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaSun
Asylum Records
MGM Records
London (en) Itzuli
Mercury Records (en) Itzuli
PolyGram (en) Itzuli
Virgin Records

royorbison.com
IMDB: nm0649413 Allocine: 38041 Rottentomatoes: celebrity/roy_orbison Allmovie: p105118 TV.com: people/roy-orbison
Facebook: royorbison Twitter: royorbison Instagram: officialroyorbison MySpace: royorbison Youtube: UC2imRvD8-2lCBnWM95JrOGQ Pinterest: royorbison Souncloud: royorbison Spotify: 0JDkhL4rjiPNEp92jAgJnS iTunes: 198798 Last fm: Roy+Orbison Musicbrainz: 0bbbc496-c7b5-4b3f-bb6d-bd312827d6e5 Songkick: 84028 Discogs: 145072 Allmusic: mn0000852007 Find a Grave: 1463 Deezer: 1892 Edit the value on Wikidata

Biografia

13 urte besterik ez zituen lehen taldea sortu zuenean, eta hasieratik, bere ahots beroak eta egiten zituen abesti bitxiek arrakasta handia izan zuten. 50eko hamarkadan grabatu zituen lehen abestiak, baina benetako arrakasta 60ko hamarkadaren lehen rtean, edo lehen urteetan, izan zuen. Urte haietan europarrei, batez ere Beatles taldeari aurre egiteko gai zen estatubatuar bakarrenetarikoa zen Orbison. Europan izan zenean, Beatlesekin batera kontzertua ere egin zuen, baina 1965ean hasi zen Roy Orbisonen aro beltza: diskoetxez aldatu zuen eta bere diskoen salmentak gutxitzen hasi ziren; gazteek beste zeozer nahi zuten, gauza berriak, eta Orbison-en ahotsa iraganari lotuta zegoen.

1966an bere emaztea hil zen errepide-istripu batean eta 1968an, 13 eta 8 urteko semeak, etxean izandako sutean. Bistan arazoak zeuzkan eta benetako eragozpenak zituen eszenariora igotzeko argien min egiten ziotelako. Urte benetan beltzak izan ziren, baina berak musika egiten segi zuen, tartean gero oso ezagunak egin ziren abestiak.

70eko hamarkada ere oso txarra izan zen Roy Orbisonentzat. 80ko hamarkadaren hasieran, ia erretiratuta eta ahaztuta zirudienean, zineak itzuli zion ospeaeta arrakasta. David Lynch zuzendariaren Blue Velvet pelikulak, baina batez ere Pretty Woman filmak berriro jarri zuten musikaren gailurrean. Country, rockabilly, pop, rock eta, batez ere, balada zoragarriak egin zituen. 1988an, berriro goi-goian zegoen kantari estatubatuarra. Bob Dylan, Tom Petty, George Harrison eta Jeff Lynne-kin batera, Traveling Wilburys taldea osatu zuen. Bi disko grabatu zituen eta arrakasta handia izan zuten, baina berriro zorte txarra: 52 urte zeuzkala berriro mundu guztia bere abestiak entzuten ari zela, infartu batek eraman zuen. 52 urte zituela hil zen, bere karreraren une onenean.

Diskografia

Estudio albumak

  • Lonely and Blue (1961)
  • Roy Orbison at the Rock House (1961)
  • Crying (1962)
  • In Dreams (1963)
  • Oh, Pretty Woman (non-US) (1964)
  • There Is Only One Roy Orbison (1965)
  • Orbisongs (1965)
  • The Orbison Way (1966)
  • The Classic Roy Orbison (1966)
  • Roy Orbison Sings Don Gibson/Sweet Dreams (Africa) (1967)
  • Cry Softly Lonely One (1967)
  • Roy Orbison's Many Moods (1969)
  • Hank Williams the Roy Orbison Way (1970)
  • The Big O (1970)
  • Roy Orbison Sings (1972)
  • Memphis (1972)
  • Milestones (1973)
  • I'm Still in Love with You (1975)
  • Regeneration (1976)
  • Laminar Flow (1979)
  • Class of '55: Memphis Rock & Roll Homecoming (Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Carl Perkinsekin batera) (1986)
  • In Dreams:The Greatest Hits (1987)

Hil ondorengo albumak

  • Mystery Girl (1989)
  • King of Hearts (1992)
  • One of the Lonely Ones (2015)

Remix albumak

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.