Roy Lichtenstein
Roy Lichtenstein (New York, AEB, 1923ko urriaren 27a - New York, AEB, 1997ko irailaren 29a) Estatu Batuetako margolaria izan zen.
Roy Lichtenstein | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Manhattan eta New York, 1923ko urriaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Manhattan eta New York, 1997ko irailaren 15a (73 urte) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Isabel Sarisky (en) ![]() Dorothy Lichtenstein (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ohio Estatuko Unibertsitatea Ohio Unibertsitatea Art Students League of New York (en) ![]() Dwight School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Hoyt L. Sherman (en) ![]() Reginald Marsh (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, unibertsitateko irakaslea, eszenografoa, litografoa, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, grabatzailea, artista grafikoa eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York Columbus New Brunswick (New Jersey) eta Oswego |
Enplegatzailea(k) | Rutgers Unibertsitatea State University of New York at Oswego (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Pop Artea |
Izengoitia(k) | Lichtenstein, Roy |
Genero artistikoa | izadi hila |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

Biografia
Arte ikasketak egin ondoren, New Yorken hartu zuen bizilekua. Pop Art mugimenduko aitzindaria izan zen.
1951tik aurrera urtero egin zituen erakusketak, baina 1960-1961 arte ez zuen jendearen arreta erakarri. Espresionismo abstraktuari uko eginik, Walt Disneyren pertsonaiak erabili zituen bere lehen lanetan. Publizitateko irudi arruntenetan (Look Mickey, 1961), komikietan (Whaam!, 1963), egunkarietan eta telebistan aukeratu zituen bere margogaiak. 1963-1966 urteetan komikietan oinarrituta egin zituen sailak dira Lichtensteinen lanik onenak.
Teknikaren aldetik, moldiztegiko baliabideak erabili zituen, eta oso ezaugarri berezia da haren obran puntu txikiz eginiko trama. Bere koadro komikietan oinarrituei eta koadro batzuetan oinarrituriko lanei (Cézanne andrearen erretratua, 1962), gustu txarrekoak iritzi zieten kritiko batzuek, eta Estatu Batuetako gizartearen kontrako satira gogortzat beste batzuek. Telebista eta garbigailu-sail bat ere egin zuen (1961). 1964tik aurrera bizitza modernoko irudiak bigarren mailan utzi zituen, eta espresionismo abstraktuari buruzko lan ironikoak, 1930eko arte-apaindurazkoan oinarrituriko lanak eta izadi hilak landu zituen. Geroztik, arte modernoaren joera nagusiak beraren molde berezian landu zituen, modu jostari eta ironikoan interpretatuz. Litografia eta serigrafia ere landu zituen, oso egokiak baitira bere estilorako, eta brontzez ere landu zituen bere pinturetatik ateratako elementu batzuk.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roy Lichtenstein ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.