Roy Jenkins
Roy Harris Jenkins, Jenkins Hillheadeko baroia, (Abersycham, Monmouthshire, Gales, 1920ko azaroaren 11 - Oxfordshire, Ingalaterra, 2003ko urtarrilaren 5a) britainiar politikaria izan zen. Diputatu laborista 1948tik aurrera eta Fabian Societyko lehendakaria izan zen; Europako Kontseiluaren eraketan Britainia Handiko ordezkari izan zelarik, buruzagi europazale bilakatu zen. Barne-arazoetako ministro eta Exchequerko kantzilerra izan zen. 1967-68ko ekonomia-krisiari aurre egiteko neurriak hartu zituen. Alderdi laboristako buruzagi izendatu zuten (1970-72). Barne-arazoetako ministro izan zen berriro 1974-76 urteetan eta EEEko batzordeburua 1977an. Biografia politiko garrantzitsuak idatzi zituen Attleeri, Balfourri eta Asquithi buruzkoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.