Roundstone
Roundstone (irlanderaz Cloch na Rón) Irlandako mendebaldean dagoen Galwayko konderrian kokatzen den kostaldeko udalerri bat da. Connacht probintzian kokatzen da, Connemara eskualdean. Bertatik hurbil, iparralderuntz, Clifden udalerria du.
Roundstone Cloch na Rón | |
---|---|
giza kokalekua | |
Roundstone udalerriko portua, atzealdean Connemarako mendiak ikus daitezkelarik. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria Eskualdea | Connacht Galwayko konderria Connemara |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°24′00″N 9°55′00″W |
Altuera | 20 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Noyelles-sous-Lens |
http://www.roundstone.ie/ |
Bere aldamenean Galwayko Gaeltacht edo irlandera hiztunen eremua du, nahiz eta gaur egun Roundstone udalerria bera eremu horretatik kanpo gelditu eta ingeles hiztunen eremuan egon.
Roundstone udalerrian urtero Roundstone Summerfest edo Udako Jaialdia delakoa ospatu ohi da, bertan musika herrikoia, ekitaldi ezberdinak eta mota askotako denborapasak burutu ohi direlarik.
Udalerri honetatik ipar-ekialdera Twelve Bens mendilerroa kokatzen da.
Iruditegia
- Urtero ospatu ohi den Roundstone Reggata itsasontzien lehiaketara hurbiltzen den ikuslegoa.
- Kalea.
- Eliza.
Kanpo estekak
- Roundstone udalerriko webgunea (Ingelesez)
- Roundstone udalerriko Udako Jaialdia (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.