Rouen-les-Essarts

Rouen-les-Essarts lasterketa zirkuitu erdiraunkor bat da, Frantziako Ruango barrutiko Grand-Couronnen dagoena. 1950ean inauguratua, 1 Formulako Frantziako Sari Nagusiaren bost edizioren egoitza izan zen, baita Motoziklismoko Frantziako Sari Nagusiaren 1953 eta 1965eko edizioena, Europako 2 Formulako lasterketena 1970eko hamarkadan eta 1980ko hamarkadan, eta abiadura automobilismoko frantziar mailena, 3 Formulako Frantziako Txapelketa kasu. 1954ko Frantziako Tourrak eta 1956ko Frantziako Tourrak zirkuitua erlojupeko etapetarako erabili zuten.

Rouen-les-Essarts
Rouen-Les-Essarts
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Normandia
Departamendua Itsas Sena
BarrutiRoueneko barrutia
Frantziako udalerriRouen
Koordenatuak49°19′50″N 1°00′16″E
Map
Historia eta erabilera
Frantziako Sari Nagusia
Dimentsioak6.542 (luzera) km

    Rouen-les-Essarts 5100 metroko luzera zuen zirkuitu bat izan zen 1950 eta 1954 bitartean. 1955ean 6542 metroko bategatik aldatu zen, eta azkenik, A13 autobidearen eraikuntzak zirkuitua beste behin aldatzera behartu zuen, oraingoan 5543 metroko luzerakoa. Rouen-les-Essarts 1993an utzi zen segurtasun arazoengatik istripuen aurrean eta mantenu kostuaren ondorioz.

    1 Formulako irabazleak

    Urtea Gidaria Taldea Laburpena
    1952  Italia Alberto Ascari Ferrari Laburpena
    1957  Argentina Juan Manuel Fangio Maserati Laburpena
    1962  Ameriketako Estatu Batuak Dan Gurney Porsche Laburpena
    1964  Ameriketako Estatu Batuak Dan Gurney Brabham-Climax Laburpena
    1968  Belgika Jacky Ickx Ferrari Laburpena

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.