Rotako itsas-basea
Rotako itsas-basea (gaztelaniaz: Base Naval de Rota; ingelesez: Naval Station Rota; IATA: ROZ, NAZE: LERT), NAVSTA Rota ere deitua, hispano-estatubatuar base militarra da, Cádizko Rota eta El Puerto de Santa María udalerrien artean dagoena.
Rotako itsas-basea | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||||||||||||
Probintzia | Cádizko probintzia | ||||||||||||||||||
Udalerria | Rota | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 36°37′15″N 6°19′54″W | ||||||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||||||
Altitudea | 27 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Irekiera | 1953ko irailaren 26a | ||||||||||||||||||
Inaugurazioa | 1953ko irailaren 26a | ||||||||||||||||||
Kudeatzailea | Espainiako Itsas Armada![]() | ||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Rota | ||||||||||||||||||
Arkitektura | |||||||||||||||||||
Azalera | 2,4 ha | ||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
- Artikulu hau base militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rota (argipena)».
1953ko irailaren 23an, Espainiak Estatu Batuei basea erabiltzeko aukera eman zion, nahiz eta eremua espainiar agintean mantendu.[1] Baseak 2400 hektarea hartzen ditu eta horietatik 2.000 Estatu Batuetako Indar Armatuek erabiltzen dituzte. Gaur egun indarrean dauden nazioarteko akordioekin bat etorriz, Espainiak ezin izango du 2024ko irailaren 9a baino lehen, basearen gaineko erabilera berreskuratu, beti ere aldez aurretik Estatu Batuei jakinarazita.
Baseak Cádizko badiaren iparraldean itsas-portu militar bat du, eta baita erabilera partekatuko aireportu-militar bat ere. Rota basea C-5 Galaxy, C-17 Globemaster III karga-hegazkinentzako eta Estatu Batuetako eta NATOko beste herrialde askotako ontzientzako pasabide gisa erabiltzen dute. Estatu Batuek Arleigh Burke motako lau destruktore mantentzen dituzte (NATOren misil balistikoen aurkako sistemaren itsas adarra osatzen dutenak) modu iraunkorrean destinatuak. Espainiak ontzi ugari ditu, hala nola F-80 klaseko fragatak, Juan Carlos I hegazkin-ontzia eta Galicia eraso-ontzia, baita base horretan egoitza duten Harrier II eta Cessna Citation motako helikoptero eta hegazkinak ere.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «13 curiosidades de lo que pasa dentro de la base» El Español 2016-07-08.