Giovanni Battista Rosso Fiorentino
Rosso Fiorentino, jatorrizko izena: Giovanni Battista di Jacopo (Florentzia, 1494ko martxoaren 8a - Paris, 1540ko azaroaren 14a), italiar margolari manierista izan zen.
Giovanni Battista Rosso Fiorentino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1494ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Paris, 1540ko azaroaren 14a (46 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, marrazkilaria eta fresco painter (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | manierismoa |
Bizitza
Florentzian egin zituen pintura ikasketak. Bere gorabehera handiko izaera erakutsi zuen lehen koadroetan, Ama Birjina lau santuekin, Jesus hila gurutzetik jaisten, toskanar manierismoaren aitzindari bihurtuko zuena. Andrea del Sartorekin ikasi zuen, eta harekin eta Pontormorekin batera lan egin zuen Annunziatako freskoetan (1517). Haiek bezalaxe, Rosso ere Dureroren irudietan oinarritu zen. Rossoren ikuspegi manieristak dinamismo bereziko bortizkeria goresten du, eta gainaldeak era geometrikoan lantzen ditu. Kubismoaren abstrakzioara eta esmaltearen koloreetara hurbiltzen da zenbaitetan. Rossoren manierismoa ondoen agertzen duen lana Moises Jetroren alabak defendatzen (Mosè difende le figlie di Jetro, 1523-1527, Uffizi Galeria, Florentzia) da, Erroman izan zen garaian pintatu zuena. Michelangeloren eragina agerian du, bestalde.
Erroman eta Arezzon lan egin ondoren (Gurutzea aldapan gora), 1530ean Frantziara joan zen Frantzisko I.ak hots eginda, eta Fontainebleauko gazteluko dekorazio-lanen zuzendari izan zen. Sasoi hartan pintatu zuen Pietatea obra (1535, Louvre, Paris) da artistaren maisulanik aipagarrienetakoa. Fontainebleauko eskolako aitzindaria izan zen. Garai horretakoa da, adibidez, Santa Ana gehiegizko espresionismo geometrikoa duena, karikaturaren hurbilekoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Rosso Fiorentino |