Ross Lynch

Ross Shor Lynch (Littleton, Colorado, 1995eko abenduaren 29ko) aktore, abeslari, musikari eta dantzari estatubatuarra da. R5 eta The Driver Era pop rock taldeetako sortzaile bat da. Austin Moonen paperagatik da esagunagoa, Disney Channelen gazteen telesail arrakastatsuan (Austin & Ally) parte hartu eban. 2013an, Disney Channeleko Teen Beach Movie filmeko protagonista izan zen, Brady antzeztuz.

Ross Lynch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoss Shor Lynch
JaiotzaLittleton, 1995eko abenduaren 29a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, egile abeslaria, musikaria, abeslaria, gitarra-jotzailea, dantzaria, telebista-aktorea eta estudioko musikaria
Lantokia(k)Los Angeles
KidetzaR5 (en) Itzuli
The Driver Era (en) Itzuli
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuagitarra
bateria
ahotsa
DiskoetxeaWalt Disney Records (en) Itzuli
Hollywood Records (en) Itzuli

thedriverera.com
IMDB: nm3515425 Allocine: 565865 Rottentomatoes: celebrity/ross_lynch Allmovie: p722494 TV.com: people/ross-lynch IBDB: 399210
Facebook: RossLynchOfficial Twitter: RossLynch Instagram: ross_lynch TikTok: rosslynch Spotify: 4UxLFBvSr4xMDpHe1lrLrH iTunes: 502055401 Musicbrainz: f52fa002-e926-4e45-b229-b048b91f2c1d Songkick: 5344948 Discogs: 4339451 Allmusic: mn0002891330 Deezer: 3150221 Edit the value on Wikidata

2017an, Lynchek My Friend Dahmer filmean parte hartu eban, Jeffrey Dahmer serieko hiltzailea antzeztu eban hor. 2018tik, Harvey Kinkle antzezten dau Netflixen Chilling Adventures of Sabrina seriean, izen bereko liburu komikian oinarrituta.[1]

Lehen urteak

Ross, Littelton, Coloradon, jaio eta hazi zan. Bere familia bost anai-arrebez osatuta dago, euren artean, bera laugarrena da (Rydel arreba eta Riker, Rocky eta Ryland anaiak). Laugarren mailatik aurrera etxean hezi zan. Abesten ikasi eban, kitarra eta pianoa jotzen ere bai. Lynch, Derek eta Julianne Hough artisten bigarren lehengusua da. 2007an Los Angelesera joan ziren, Kaliforniara, bizitzera.[2]

Ibilbide profesionala

Ross Lynchek pianoa, bateria, baxua, ukelelea jotzeko gai da, eta mandolina eta biolina jotzen ikasten dago, baina kitarran espezializatzen da. Kaliforniako hegoaldean dantza konpainia batek sortutako talde batentzat dantza egin dau, Rage Boyz Crew izenekoa. So You Think You Can Dance-n parte hartu dau, eta Moises Rules! Antzeko telesailetan agerpen bereziak egin dauz, Grapple, Anton Troyrekin, eta The Muppets filmetan ere. 2009an, Let It Rock bideo musikalean agertu zan, Kidz Bopek antolatukoa. Cymphoniqueren «Lil 'Miss Swagger» bideo musikalean ere bai ikusi jako, eta Kung Fu Pandaren «Kung Fu Fighting» bideoan ere. 2010ean, Hannah Montana, Disney Channeleko telesail batean agertu zan, eta soinu-bandaren «Ordinary Girl» bideoan agerpen berezia egin eban, bere anaia Riker Lynchegaz, seriearen denboraldi barrian. Lynch, 2011 hasieran aukeratu eben Austin & Ally izeneko Disney Channel telesailerako programan agertzeko, Austin Moon protagonistaren papera eginez. Mutil horrek, interneten bideo musikal bat argitaratu ondoren gauetik goizera oso ezaguna bihurtzen da, eta geroago Laura Maranok interpretatutako Ally Dawsonekin batzan da. Ondoren, pilotua aukeratu eben denboraldi oso bat aurrera ateratzeko ; programak 2011ko abenduan egin eban debuta, eta bigarren denboraldi baterako berritu eben, 2012ko martxoan. Telesaila laugarren denboraldirako barritu zan 2014ko apirilaren 25ean. Laugarren denboraldiren ondoren, telesaila 2016ko urtarrilaren 10ean amaitu zan, eta Lynchek izar gonbidatu gisa jardun eban Austin & Allyren taldearekin, Jessierekin gurutzatutako atal batean. Halaber, izar gonbidatua izan zen Laura Marano protagonistarekin Girl Meets World filmean, eta Austin Moonen rola errepikatu eban.

2012. urtearen hasieran, Lynch Disney Channeleko pelikula batean hasi zan lanean, Teen Beach Movie, berak Brady antzezten dauan film bat da , filmeko gizonezko protagonista. Filma Jeffrey Hornadayk zuzendu zuen eta 2013ko uztailaren 19an kaleratu zan, 8,4 milioi ikusle inguru ziran.

Bere lehen promozio-singlea, «A Billion Hits» izan zan,eta 2012.11ko apirilaren 2an kaleratua. 2012ko uztailaren 13an, Lynchek bere estreinako singlea kaleratu eban, «Heard It on the Radio», 196. zenbakira helduz UK Singles Chart. 2012ko irailaren 12an bere estreinako soinu-banda atera eban, Austin & Ally, izen bereko telesailekoa. Albumak hogeita zazpigarren postua irabazi eban Billboard Top 200ean, bat Billboard 's Top Soundtracks-en eta bat Billboard' s Kid Albums-en.

2014an, Lynchek lore-saltzaile baten gisako rol bat egin eban Disneyren Muppets Most Wanted filmean.

Azken eguneraketetan Lynchek bi film independente egin dauz, Status Update eta My Friend Dahmer biak 2017an kaleratuak. Azken honek Lynch interpretazio askoz ilunago batean islatu dau, Jeffrey Dahmerren pentsamenduak eta idealak esperimentatuz nerabe zenean, emanaldi hau askok txalotu eben, aktore gazte bezala katalogatuz Ascensan. 2018rako, Rossek Harvey Kinkle maitagarri eta maitekorra antzeztuko du Netflixen urte bereko urriaren 26an estreinatu zuen Chilling Adventures of Sabrina telesail berrian.[3]

Zinema eta antzerkia

2016ko maiatzean iragarri zan Lynch bere lehen film luzearen protagonista izango zala, Status Update, 2016ko ekainean Vancouverren grabatzen hasiko zan komedia. Lynchek nerabe bat antzezten dau, bere fantasia guztiak bizitza errealera ekartzen dauzen aplikazio magiko bat aurkitzen dauena. Uztailean, Lynch aukeratu eben Jeffrey Dahmerren nerabezaroko bertsioa interpretatzeko My Friend Dahmer filmean, Derfek idatzitako izen bereko 2012ko eleberri grafikoan oinarritutako filmean.[4]

R5gaz

2010eko martxoan, EP bat kaleratu eben, Ready Set Rock, eta irailean Hollywood Records.14gaz sinatu eben. Bigarren EPa, Loud, 2013ko otsailaren 19an kaleratu zan, eta «Loud» izan eban albumaren lehen singlea. Taldearen estudioko lehen albuma, Louder, 2013ko irailaren 24an kaleratu zan, eta albumak ez dauz Louden lau abestiak bakarrik biltzen, baita zazpi abesti barri be. Albumeko bigarren singlea, «Pass Me By», abuztuaren 16an estreinatu zan Radio Disneyn. Bideo musikala abuztuaren 29an estreinatu zen Disney Channelen, eta publikoaren eskura dago taldearen Vevo kanalean. Hirugarren singlea, «( I Can 't) Forget About You», 2013ko abenduaren 25ean kaleratu zen, eta 47. zenbakia lortu zuen Billboard Digital Pop Songs-en, eta laugarren singlea, «One Last Dance», 2014ko maiatzaren 29an. Hirugarren EPa, Heart Made Up On You izenekoa, 2014ko uztailaren 22an kaleratu zan, eta izen bereko singlea, berriz, 2014ko abuztuaren 4.15ean.

2014ko azaroaren 14an, taldeak bigarren albumaren lehen singlea kaleratu eban, Smile. «Let 's Not Be Alone Tonight», bigarren singlea, 2015eko otsailaren 13an kaleratu zan. «All Night» hirugarren singlea izan zan ekainaren 2an, albumaren aurre-ordenarekin batera iTunesen. Taldeak estudioko bigarren albuma kaleratu eban 2015eko uztailaren 10ean, Sometime Last Night izenekoa, eta debuta egin eban 6. boardean (Poetime Last Night).[5]

The Driver Era

2018ko martxoaren 1ean, R5en Instragram eta Twitter profilak eta izenak The Driver Era bihurtu ziran, eta R5en aurreko argitalpen guztiak ezabatu egin ziren (artxibatu). Martxoaren 2an jakinarazi zan TDE Rocky eta Ross Lynch anaiek osatutako bikote bat izango zala, Rossek Instagrameko istorioen bidez ohar bat argitaratu ebanean. Bere sare sozialetako aldaketen egunean bertan, Twitterren eta Instagramen argitaratu ziren «Preacher Man» estreinako bakunaren aurretiko ikuspegiak. 2018ko martxoaren 16an, The Driver Erak «Preacher Man» kaleratu eban, aste batzuk geroago egindako bideoarekin batera. 2018ko maiatzaren 25ean, The Driver Erak «Preacher Man» -en bi birnahasketa berezi kaleratu ebazan.

2018ko argazkia

2018ko abuztuaren 24an, The Driver Era taldeak "Afterglow" single berria kaleratu eban.

2018ko urriaren 26an, The Driver Era taldeak Rockyk idatzitako "Low" abesti berria kaleratu eban, Ross telesail bateko grabazioetan egoala. Abesti honek erremix berezi bat jaso eban hilabete batzuk geroago.

2019ko martxoaren 29an, The Driver Era taldeak beste single bat kaleratu eban, «Feel You Now», eta, ondoren, haren bideoa, aste batzuk geroago.

2019ko apirilaren 26an, The Driver Era taldeak beste single bat kaleratu eban, «Welcome To The End of Your Life», eta, ondoren, haren bideoa, aste batzuk geroago.

2019ko ekainaren 13an,

The Driver Era taldeak Low filmerako bideo musikal berria kaleratu eban eta bere lehen albuma iragarri eban.

Abesti gehiago etorriko dira etorkizunean, gaur egun bigarren album bat eta bideo musikal berri bat lantzen ari dira.[6]

The Driver Era Tour!

Taldearen lehen bira da eta 2019ko urtarrilaren 15ean iragarri zuten. Bira 2019ko martxoaren 13an hasi zen eta 2019ko apirilaren 20an amaituko da.

2020ko apirilaren 1ean hasiko litzateke taldearen world tourra; COVID-19 koronabirus berriak eragindako pandemiaren ondorioz, tourra atzeratu egin behar zan, eta data barrien zain dago.[6]

Filmografia

Telebista
Urtea Titulua Pertsonaia
2009 Moises Rules! Ross “ The Boss”
2011-2016 Austin & Ally Austin Moon
2012 Jessie
2013 Ultimate Spider-Man Werewolf by Night (abotsa)
2014 Violetta Bera
2015 Girl Meets World Austin Moon
2018-2020 The Chilling Adventures of Sabrina Harvey Kinkle
Pelikulak
Urtea Titulua Pertsonaia
2010 Grapple! Aaron (10 urte)
2011 A Day as Holly’s Kids Mutila
2013 Teen Beach Movie Brady
2014 Muppets Most Wanted Lore-sailtzaile gaztea
2015 Teen Beach Movie 2 Brady
2016 Snowtime! Piers
2017 My Friend Jeffrey Dahmer
2018 Status Update Kyle Moore

Erreferentziak

  1. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.