Ross Brawn

Ross Brawn (Manchester, Ingalaterra, 1954ko azaroaren 23a) 1 Formulako ingeniaria eta Brawn GP Formula One Team jabea da. Eskarmentu handiko ingeniaria da, hainbat 1 Formula talderekin egin du lan eta 2009ko denboraldian, Brawn GP Formula One Team taldea punta-puntakoa bihurtu du, nahiz eta taldearen lehendabiziko denboraldia izan.

Ross Brawn

(2016)
Bizitza
JaiotzaAshton-under-Lyne (en) Itzuli, 1954ko azaroaren 23a (69 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaStoke Row (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaReading School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, diseinatzailea eta executive (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)United Kingdom Atomic Energy Authority (en) Itzuli
Jasotako sariak

1978tik 1984ra Williams F1 taldean egin zuen lan. Ondoren, Team Lotus, Lola, Arrows eta azkenik Benettonen egon zen. Benettonen lehendabiziko garaipenak lortu zituen eta estatega bezala arrakasta lortu zuen, boxeetan noiz sartuko erabakiz.

Ondoren, 1997tik 2006ra Ferrariren zuzendari teknikoa izan zen. Michael Schumacherren lagunik onenetakoa da. 1997an fitxatu zuen Ferrarik eta Michael Schumacherrek eta biek lasterketaren estrategia erabakitzen zuten. Elkarlan horren bitartez, segidan 5 1 Formulako Txapelketa irabazi zuten. Anekdota bezala, 2004ko Frantziako Sari Nagusian, Ross Brawnek boxeetan lau alditan gelditzeko estrategia diseinatu zuen eta horrek ez zuen Michael Schumacherrek lasterketa irabaztea eragotzi.

2007ko azaroan Honda taldeak fitxatu zuen Honda Racing F1 Team taldearentzat. Brawnek taldearen diseinuaren, fabrikazioaren, ingeniaritzaren eta lehiaren ardura hartu zuen. Nick Fry nagusi exekutiboarekin egiten du lan.

Honda Racing F1 Team taldea desagertzeko zorian zegoela, Brawnek 2009ko martxoaren 6an Hondaren akzioak erosi eta Brawn GP Formula One Team 1 Formula taldea sortu zuen. Bere lehendabiziko denboraldian punta-puntako taldea sortzea lortu zuen, 2009ko 1 Formulako denboraldiaren lehendabiziko lasterketan bere taldeko gidariek lehenengo eta bigarren postuak lortu baitzituzten. Gaur egun, Jenson Button eta Rubens Barrichello gidariek lehenengo eta bigarren postuan daude hurrenez hurren 1 Formulako txapelketan.

Ross Brawn ezkondurik dago eta bi seme-alaba ditu. Bere denbora librean arrantzan egitea eta lorezaintza gustuko ekintzak ditu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ross Brawn Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.