Roskilde

Roskilde Danimarkako Seelandia eskualdean dagoen hiri handiena da. Bikingoen garaiko hiria da eta 1536. urtera arte berau izan zen Danimarkako hiriburua[1]. Kopenhagetik 30 kilometrotara dago.

Roskilde
Roskilde
hiria
Roskildeko katedrala Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
AlkateaJoy Mogensen
Izen ofizialaRoskilde
Jatorrizko izenaRoskilde
Posta kodea4000
Geografia
Koordenatuak55°38′30″N 12°04′51″E
Map
Azalera212 km²
Altuera41 m
Demografia
Biztanleria50.046 (2016)
Metropolia80.687
Informazio gehigarria
Sorrera980
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAbu Dhabi, Gniezno, Nanortalik (en) Itzuli eta Linköping udalerria
roskilde.dk

UNESCOK Gizateriaren ondare izendatu zuen Roskildeko katedrala[2].

Geografia

Seelandia irlaren erdialdean dago, Roskildeko fiordoaren bukaeran[3]. Oinezkoentzako kale luze baten inguruan kokatzen dira hiriko eraikin garrantzitsuenak, tartean Gizateriaren Ondare den Katedrala.

Historia

Adam Bremengoak eta Saxo Grammaticus XI-XII mendeetako historialariek diotenez, Danimarkako Harald I erregeak bertan eraiki zuen eliza bat 980. urtearen inguruan eta erregea bertan hilobiratua izan zen. Dena den Roar erregearen izenetik ere etor liteke Roskilde izena, eta honek VI mendera eramango luke herriaren sorrera[4].

1020. urtean Roskildek apezpikutza eskuratu zuen, Erromatar Eliza Katolikoarentzako Danimarkako herri garrantzitsuena bihurtu zelarik. Roskildeko apezpikurik handiena Absalon izan zen[5], Danimarkako politikaren eragile nabarmena izan zelarik, eta honek 1170. urtean adreiluzko katedrala eraiki zuen aurreko elizaren gainean. Hurrengo urteetan garapen handia izan zuen. 1.268an esate baterako merkatua egiteko eskubidea lortu zuen.

Kopenhageren gorakadak eta 1536. urteko erreformaren ondorioz katolizismoaren porrotak herriaren gainbehera ekarri zuen. Urte horretan apezpikua Kopenhagera joan zen eta berau bihurtu zen Danimarkako hiriburu berria. Ordutik aurrera suteak, izurriteak eta suediarrekin izandako gerrak baino ez dira kontatzen, tartean dago 1658. urteko Roskildeko Ituna, Danimarka eta Suediaren arteko gerrari amaiera eman ziona[6].

1847. urtean Kopenhagerekin trenbidez loturik gelditu zen.

Ondasun nabarmenak

Jaiak

1971. urtetik aurrera Roskildeko rock festibala ospatzen da. Europako musika festibal handienetakoa da gaur egun.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Roskilde | Viking Town, Cathedral City, Historic Site | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. «Roskilde Catedral» roskildedomkirke.dk (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. (Danieraz) «Roskilde Fjord | lex.dk» Den Store Danske 2013-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  4. (Danieraz) «Roar og Helge | lex.dk» Nordisk Mytologi 2011-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. (Danieraz) «Absalon, ca. 1128-1201» danmarkshistorien.dk (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  6. (Ingelesez) «Treaty of Roskilde | Denmark, Norway, and Sweden [1658 | Britannica»] www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  7. Txantiloi:Da-DK Vikingeskibsmuseet. (2024-01-03). «Vikingeskibsmuseet i Roskilde: Museum for vikingernes skibe og søfart» www.vikingeskibsmuseet.dk (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak

Ilunabarra Roskilden
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.