Roses

Roses Kataluniako kostaldeko udalerria da, Alt Empordà eskualdean eta Gironako probintzian dagoena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 20.197 biztanle zituen. 45,91 km²-ko azalera du. 2017an, bestela, 19.216 pertsona erroldatuta zituen. Izan ere, eskualdeko bigarren udalerririk populatuena da Figueres eta gero.

Roses
Roses
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Eremu funtzionalaComarques Gironines
EskualdeaAlt Empordà
AlkateaJosep Maria Martínez Chinchilla (en) Itzuli
Izen ofizialaRoses
Jatorrizko izenaRoses
Posta kodea17480
INEk ezarritako kodea17152
HerriburuaRoses
Geografia
Koordenatuak42°15′48″N 3°10′30″E
Map
Azalera45.9 km²
Altuera5 m
MugakideakPalau-saverdera, La Selva de Mar, El Port de la Selva, Cadaqués eta Castelló d'Empúries
Demografia
Biztanleria20.140 (2023)
233 (2022)
alt_left 9.688 (%48,1) (%49) 9.862 alt_right
Dentsitatea438,78 bizt/km²
Etxebizitzak184
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakRodas
MatrikulaGI
Hizkuntza ofizialakatalan
roses.cat

Historia garaikidean, nabarmentzekoa da 2001eko martxoaren 17an ETAk egindako atentatua, eurek eraildako lehenengo mosso d'esquadra, Santos Santamaria, eragin zuena.[1]

Geografia

Costa Bravako iparraldeko leku bisitatuenen artean dago, eta bere hondartzen artean Canyelles Petites, l'Almadrava (Canyelles Grosses), Murtra, Rustella, Montjoi, Pelosa eta Jóncols ditugu. Forma geografikoen artean, punta Falconera eta cap Norfeu lurmutur ikusgarria daude, azken hau Cap de Creuseko natura parkearen barruan dagoena.

Udalerri mugakideei dagokienez, iparraldean La Selva de Mar eta El Port de la Selva, hegoaldean Mediterraneoa, ekialdean Cadaqués, ipar-mendebaldean Palau-saverdera eta hego-mendebaldean Castelló d'Empúries ditu.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900191019201930194019501960197019811991200120092017
2.6802.9432.7762.6352.9152.7033.2876.1158.00410.30312.72620.19719.216

Kultura

Festa Nagusia abuztuaren 15a, eta bertan musika klasikoa, habanerak, sardanak eta erraldoiak presente daude. Halaber, aipatzekoa da ospatzen duten Oikoumene meza ekumenikoa. XVII. mendetik bestela, Rosesek aratusteak antolatzen ditu.

Gastronomiari dagokionez, Udalerri honetan Ferran Adrià sukaldari ospetsuaren El Bulli jatetxe ospetsua kokatuta egon da 1961etik 2011 arte. Mundu mailan ezaguna izan zen, hain zuzen ere 1997tik Michelin Gidan 3 izar eduki zituen.

Alkateak

  • 1979-1987: Jaime Noguer Vicens (PSC)
  • 1987-1989: Joan Bataller Danes (CiU)
  • 1989-1991: Pere Sanes Ribas (PP)
  • 1991-1991: Jaime Noguer Vicens (PSC)
  • 1991-1993: Pere Sanes Ribas (PP)
  • 1993-2015: Carles Pàramo i Ponsetí (CiU)
  • 2015-: Montserrat Mindan i Cortada (CiU)

Irudi galeria

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.