Rose Dieng-Kuntz

Rose Dieng-Kuntz (1956- 2008ko ekainaren 30a) senegaldar informatikaria izan zen, adimen artifizialean espezializatua. Pariseko École polytechnique prestigiosoan inskribatu zen lehenengo emakume afrikarra izan zen. Bere doktoregorako espezializazioaren eremua programa informatikoetako paralelismoaren zehaztapena izan zen. Frantzian INRIA institutuan lan egin zuen (Informatika- eta Kontrol-Ikerketarako Institutu Nazionala), frantziar ikerketa-erakundea informatika, kontrol-teoria eta matematika aplikatua aztertzen dituena, non bere ikerketa-gaia internet bidezko jakintza-partekatzea zen.

Rose Dieng-Kuntz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKeri Caberga
JaiotzaDakar eta Senegal, 1956ko martxoaren 27a
Herrialdea Senegal
HeriotzaNiza, 2008ko ekainaren 30a (52 urte)
Hezkuntza
HeziketaTélécom Paris (en) Itzuli
École polytechnique
(1976 -
Doktorego ikaslea(k)Fabien Gandon
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta artificial intelligence researcher (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Institut National de Recherche en Informatique et en Automatique (en) Itzuli  (1985 -
Jasotako sariak

2008an hil egin zen gaixotasun luze baten ondorioz. Bere heriotzak estatu mailako komunikabideen estaldura jaso zuen. Frantziako Goi-Mailako Irakaskuntzako eta Ikerketako Ministroak, Valérie Pécresse, tristura adierazi zuen, eta Rose Dieng-Kuntz-en heriotza honela zabaldu zuen: "Frantziak eta zientziaren munduak buru ameslari bat eta talentu neurrigabe bat galdu dute".[1]

Bere azken ikerketak jakintzaren kudeaketan eta Web semantikoan kontzentratu ziren. Oso aktiboa zen zientziarekiko bere zaletasun hura ikasleei transmititzeko, eta emakumezkoei bereziki, . Bere hitzetan:

Etorkizunari dagokionez, nik ikusten dudana "jakintza-Weba" da, gizabanakoak, erakundeak, herrialdeak eta kontinenteak bilduko dituena. Helburu dugun ikerketak enpresa munduaren eta komunitatearen arteko lankidetza hobetu nahi du "jakintza-sareak" eraiki ahal izateko, eta hori bat dator Europak “informazio-gizarte” batetik "jakintza-gizarte" batera eboluzionatzeko duen helburuarekin.[2]

Sariak

Argitalpenak (hautatuak)

  • (Ingelesez) (Heinz Jürgen Müller-en kolaborazioarekin), Computational conflicts : conflict modeling for distributed intelligent systems, 2000.
  • (Ingelesez) Designing cooperative systems : the use of theories and models, 2000.
  • (Ingelesez) (Nada Mata-ren kolaborazioarekin), Knowledge management and organizational memories, 2002.
  • (Ingelesez) (Parisa Ghodous eta Geilson Loureiro-ren kolaborazioarekin), Leading the Web in concurrent engineering : next generation concurrent engineering.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) "Rose Dieng-Kuntz, eminent chercheuse d'INRIA". (Noiz kontsultatua: 2016-03-10).
  2. (Ingelesez) Rose Dieng-Kuntz-en biografia. (Noiz kontsultatua: 2016-03-10).

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.