Rose (abeslaria)

Keren Meloul, artistikoki Rose izenarekin ezaguna, (Niza, 1978ko maiatzaren 24a) abeslari frantziarra da. Bere estiloa folk musikan kokatzen da.

Rose (abeslaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKeren Meloul
JaiotzaNiza, 1978ko maiatzaren 24a (45 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Bensé (en) Itzuli  (2008ko ekainaren 24a -  2009ko azaroa)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Genero artistikoapop musika
herri-kanta
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

rose-lesite.fr
Facebook: RoseOfficiel Twitter: rosekeren MySpace: rosekeren Musicbrainz: 81dd7461-0297-4c1d-b5e4-fd135e0413b0 Songkick: 102278 Discogs: 960320 Deezer: 5591521 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bere ezizena Mark Rydellen The Rose filmetik dator. Amaren aitonak Italia utzi zuen Nizan jostun gisa bizitzeko. Azken honen omenez idatzi zuen Ciao bella abestia. Bere ama diseinatzailea da eta bere aita, pied-noira, higiezinen agentea zen. Anaia nagusi bat, Yoan, eta ahizpa txiki bat, Hannah ditu. Zuzenbidea ikasi ondoren, eskola-irakasle izan zen eta Parisko XIX. barrutian dagoen Merkaz Ohr Joseph eskola juduan irakatsi zuen, hori musikari ekin aurretik. Frantziako Telebistan, La Parenthèse saioan, ustekabean, zuzenbideko masterran iruzurra nola egin zuen kontatu zuen.

Rose 2008ko ekainaren 24an ezkondu zen Bensérekin (bere abesti bati izenburua ematen dion "Julien"arekin) Nizan; ezkontza erlijiosoa 2008ko abuztuaren 24an izan zen Var. Bikotea 2009ko azaroan dibortziatu zen. 2011ko ekainaren 8an, mutiko bat izan zuen.

Diskografia

Albumak

  • 2006 : Rose
  • 2009 : Les Souvenirs sous ma frange
  • 2013 : Et puis juin
  • 2015 : Pink lady
  • 2020 : Kerosene

Singleak

  • 2006 : La Liste
  • 2006 : Ciao bella
  • 2007 : Sombre Con
  • 2009 : Yes We Did
  • 2010 : Comment c'était déjà
  • 2013 : Et puis Juin
  • 2013 : Mais ça va
  • 2013 : Aux éclats je ris
  • 2015 : Je compte
  • 2015 : Pour être deux, Jean-Louis Muratekin batera.
  • 2019 : Larmes à paillettes
  • 2020 : Si ce n'était pour toi
  • 2021 : Rien de spécial, Julie Zenattirekin batera.

Autobiografia

  • Rose: Kérosène. Ipanema Marque Pages, 2019, 150 or. ISBN 978-2364781498.

Saria

2008an, Emakume Abeslari Onenaren Kristalezko Globoa eman zioten.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.