Rosario Pi

Rosario Pi Brujas (Bartzelona, Katalunia, 1899ko uztailaren 29a Madril, 1967ko martxoaren 22a) 1930eko eta 1940ko hamarkadetan Espainian eta Italian aktore, gidoilari, zinema ekoizle, zinema-zuzendari eta enpresaburu aritu zen. Espainiako zinemaren aitzindarietako bat da, Helena Cortesina, Margarita Alexandre eta Ana Mariscalekin batera.[1]

Rosario Pi
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1899ko uztailaren 29a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril, 1967ko martxoaren 22a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, aktorea eta enpresaburua
Izengoitia(k)Rizpay

IMDB: nm0681157 Find a Grave: 39967253 Edit the value on Wikidata

Lan ibilbidea

Zinemagintzan hasi aurretik emakumeei zuzendutako jantzi denda bat izan zuen, baina ez zen ondo atera eta itxi egin zuen. Ondoren, Emilio Gutiérrez Bringas, enpresaburu mexikarra, eta Pedro Ladrón de Guevara enpresaburu espainiarraren laguntzarekin Star Films ekoiztetxea sortu zuen.[2] 1931 eta 1935 artean, Star Films-ek Edgar Neville, Benito Perojo eta Fernando Delgadoren lehen hiru soinu-filmak ekoitzi zituen.

Filmak ekoizteaz gain, Rosario Pi-k zuzendari eta gidoilari gisa aritu zen. Doce hombres y una mujer (1934) film luzearen gidoilaria izan zen, Wenceslao Fernández Flórez idazlearen jatorrizko argudioan oinarritua. Eta Manuel Penellaren El gato montés operaren egokitzapena idatzi eta zuzendu zuen 1935ean.[3] Bertan ijitoen bizitza erretratatu zuen eta 1930eko hamarkadako surrealismoaren eta arte abangoardistaren elementu batzuk sartu zituelako nabarmentzen da. Bestalde, historialari batzuek Luis Buñuelen Abismos de pasión (1953) filmetako aurrekari estilistikotzat jo dute filma.[4]

1937an Molinos de viento filmatu zuen, María Mercader protagonista zuela. Haren proiekzioa eremu errepublikanoan zentsuratu zen, zuzendariak alderdi matxinatuarekin zuen kidetasunagatik. Espainiako Gerra Zibila hasi eta gero, Pik Parisera ihes egin zuen Mercaderrekin eta artistarentzat zenbait paper lortu zituen. Fox eta Hollywooden lan egiteko eskaintzak baztertu ondoren, biak Italiara joan ziren, eta han Cinecità estudioetan, Erroman, hasi ziren lanean.[4]

Gerraostean, Espainiara itzuli zen, baina ez zuen bestelako lanik lortu.

Rosario Pi, beste filma bat zuzentzeko ideia inoiz utzi ez zuen arren, modaren negoziora itzuli zen eta jatetxe bat ireki zuen Madrilen. Rosario Pi 1967an hil zen.[2]

Ibilbide zinematografikoa

Filmagintzan aritu zen Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean.

Izenburua Urtea Jarduera
El hombre que se reía del amor 1933 Ekoizle
Doce hombres y una mujer 1934 Gidoilari
El gato montés 1935 Gidoilari/Zuzendari
Molinos de viento 1938 Zuzendari

Erreferentziak

Bibliografia

  • "Reinventando el placer cinematográfico femenino Rosario Pi, Josefina Molina y Judith Colell" en: Reescribir ficciones: imágenes de la literatura en el cine y la televisión. Mirabel Editorial. 2005. ISBN 8493427586. OCLC 65212018.
  • Alet Valero, Una española frente a la españolada. Rosario Pi, " El gato montés", 1936 Hispanística XX,  0765-5681, N.º 14, 1996.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.