Rosario Olazabal
Rosario Olazabal de la Maza (Bilbo, 1901eko urriaren 5a - ?) Emakume Abertzale Batzaren kidea izan zen, eta maistra Errotatxuetako ikastolan.
Rosario Olazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1901eko urriaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | ? (122 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | maisu/maistra |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Biografia
Bilbon jaio zen, 1901eko urriaren 5ean. 1916an irakasle ikasketak hasi zituen Bilboko Irakasleen Goi Eskolan; eta Errotatxuetako ikastolan maistra aritu zen 1932tik 1933ra Eusko Ikastola Batza erakundeak bultzatuta; Koldobike Natxitube bere lankidea izan zen.
Errotatxueta izena zuen Bilboko Gran Vian, Gurutze Sakratuko plazaren ondoan zegoen errota zahar baten ondoan zegoelako.[1]
Bilboko Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen 1932an idazkariorde lana beteaz.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Las pioneras de las ikastolas de Bilbao de los años 30 y 50 hacen memoria» Deia (Noiz kontsultatua: 2017-03-26).
Bibliografia
- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 257.or.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.