Rosario
Rosario Argentinako erdi-ekialdeko hiria eta ibai portua da. Rosario departamentuko hiriburua eta Santa Feko probintziako hiri garrantzitsu eta jendetsuena da, nahiz eta bertako hiriburua Santa Fe izan. Parana ibai handiaren mendebaldeko ertzean dago. 178 km²ko eremua du eta 2010ean 948.312 biztanle zituen[1]. Argentinako hirugarren hiria da, jende kopuruari dagokionez.
Rosario Rosario | |||
---|---|---|---|
Argentinako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Argentina | ||
Probintzia | Santa Fe | ||
Alkatea | Pablo Javkin | ||
Posta kodea | S2000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 32°57′27″S 60°38′22″W | ||
Azalera | 178 km² | ||
Altuera | 25 | ||
Mugakideak | Funes (en) , Granadero Baigorria (en) , Pérez, Santa Fe (en) , Villa Gobernador Gálvez (en) , Soldini, Santa Fe (en) eta Piñero (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.193.605 (2010) | ||
Dentsitatea | 5.726 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1852ko abuztuaren 5a | ||
Telefono aurrizkia | 0341 | ||
Ordu eremua | UTC−03:00 | ||
Hiri senidetuak | Alessandria, Asuncion, Bilbo, Caracas, Dakar, Haifa, Imperia, Manizales (en) , Pisco (en) , Shanghai, Valparaíso, Santiago, Cuenca (Ekuador), Kuwait, Medellín, Monterrey, Montevideo, Pireo, Porto Alegre, Santa Cruz de la Sierra, Santo Domingo, Turin, Almaty, Santa Clara, Saint Louis, Bartzelona, Cochabambako departamendua, Gangi, Concepción, Curitiba, Euskal Autonomia Erkidegoa, Mexiko Hiria, Extremadura, Maldonado, Parma, Parmako probintzia eta Liverpool | ||
http://www.rosario.gov.ar/ www.rosario.gov.ar/ |
Historia
1689. urtean soldadu kolono batek eraiki zuen leku horretan lehen etxea eta 1725ean Francisco Godoyk, bere familiarekin han finkatu ondoren, Ama Birjina Errosarioko eliza eraikiarazi zuen (1731). Eliza horren inguruan sortu zen pixkanaka-pixkanaka hiria. 1852an, hiri-gutuna jaso zuen eta, 1854. urtetik aurrera, ekonomia garapen handia izan zuen, barnealdeko 11 probintzietako portu nagusi hautatu zutenean.
Klima
Datu klimatikoak (Rosario, SF) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 39.4 | 38.9 | 37.0 | 32.6 | 31.2 | 27.2 | 30.1 | 33.4 | 31.4 | 34.8 | 37.6 | 39.2 | 39.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.8 | 29.5 | 27.0 | 23.4 | 20.2 | 16.5 | 16.4 | 18.3 | 20.7 | 23.6 | 26.6 | 29.5 | 23.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 24.2 | 23.1 | 20.8 | 17.1 | 13.7 | 10.3 | 10.3 | 11.5 | 13.9 | 17.3 | 20.3 | 23.0 | 17.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 17.7 | 17.0 | 15.2 | 11.7 | 8.3 | 5.3 | 5.3 | 5.7 | 7.6 | 10.9 | 13.8 | 16.4 | 11.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 7.0 | 6.2 | 3.1 | 0.0 | -4.2 | -5.7 | -6.9 | -5.8 | -4.8 | -1.2 | 2.7 | 5.1 | -6.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 104.5 | 116.4 | 164.6 | 79.7 | 46.7 | 36.6 | 36.8 | 36.7 | 61.6 | 91.8 | 98.3 | 120.0 | 993.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 9 | 8 | 9 | 7 | 6 | 5 | 5 | 5 | 6 | 9 | 9 | 9 | 87 |
Eguzki orduak | 313.1 | 271.2 | 244.9 | 216.0 | 189.1 | 150.0 | 164.3 | 201.5 | 201.0 | 232.5 | 270.0 | 291.4 | 2745.0 |
Hezetasuna (%) | 69 | 72 | 78 | 81 | 82 | 82 | 82 | 77 | 74 | 73 | 70 | 68 | 76 |
Iturria (1): NOAA[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Servicio Meteorológico Nacional (precipitation days),[3] UNLP (sun only)[4] |
Ekonomia
Industria (automobilgintza, nekazaritzarako makineria, janari industria, garagardogintza, metalurgia, eraikuntzarako gaiak, papergintza, larrugintza, armagintza, burdinbide gaiak, petrolio findegiak, kimika industria) eta merkataritza (nekazaritza produktuen garraioa, esportazioa, salerosketak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Burdinbidegune garrantzitsua da. Aireportua eta unibertsitateak ditu.
Ondarea
Aipagarriak dira Ama Birjina Errosarioko eliza (1731), Pizkunde estiloko katedrala eta hainbat museo.
Rosariotar ezagunak
- Manuel Agud Querol (1914 - 2004), euskal hizkuntzalaria.
- Che Guevara (1928 - 1967), iraultzailea.
- Fontanarrosa (1944 - 2007), komikigilea.
- Martín Gervasoni (1969), ETB2 kateko Mi querido Klikowsky telesaileko aktorea.
Senidetutako hiriak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Rosario. in: Ministerio del Interior y Transporte, Gobierno de la Nacion. mininterior.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
- Rosario AERO Climate Normals 1961–1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
- Valores Medios de Temperature y Precipitación-Santa Fe: Rosario. Servicio Meteorológico Nacional (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
- Datos bioclimáticos de 173 localidades argentinas. Universidad Nacional de La Plata (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Hiriko webgune ofiziala Rosario.gov.ar