Rosa Zarra
Rosa Zarra Marín 1995eko ekainaren 22an Ertzaintzak gomazko pilotaz zauritu eta zortzi egun geroago, ekainaren 30ean, hildako 58 urteko donostiar emakumea izan zen. Donostiako Parte Zaharrean jaioa eta Amarako bizilaguna, Rosa Zarra Euskal Herria Askatu ekimenak deitutako kontzentrazio batean parte hartzera joan zen Donostiako Anoeta estadioko inguruetara, bezperan Lasa eta Zabalaren hiletetan gertaturiko istiluak salatzeko. Alta, toki berean ETAk bahitutako Jose María Aldaya enpresaburuaren aldeko askatasunaren aldeko kontzentrazio bat ere deituta zegoen. Istiluak sortu ziren ertzainen eta manifestari ezkertiar abertzaleen artean. Istiluak baretu zirenean, bi ertzain Rosa Zarra eta beste pertsona batzuk zeuden txokora hurbildu eta gomazko pilota bat jaurtiki zuten, lekukoen arabera 6-8 metroko distantziara.[1] Gomazko pilotak Rosa Zarra kolpatu zuen abdomenean.
Rosa Zarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, XX. mendea |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1995eko ekainaren 30a ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Rosa Zarraren familiak Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri zuen, haren heriotza Ertzaintzaren jokabideak eragindakoa izateagatik eta laguntza ukatzeagatik. Eztabaida sortu zen familiaren eta Ertzaintzaren ordezkari politikoen artean Rosa Zarraren heriotza kolpatu zuen pilotak eragindakoa zen ala aurretik Rosak zuen osasun arazoen ondorioz gertatu zen. Auzitegiko medikuek arrazoi naturalei egotzi zieten Rosaren heriotza, aldiz Rosaren nefrologoak heriotza pilotakadaren ondorio izan zela adierazi zuen.[2][1] Azkenean, 1995eko irailean epaileak familiarrek jarritako salaketa artxibatzea erabaki zuen.
2015ean jaurlaritzak Bizitzarako Eskubideen Urraketen Udal Erretratuak txostena argitaratu zuen, zeinetan Rosa Zarraren kasua gehiago ikertu beharrekoen zerrendan ageri baitzen.[3]
Erreferentziak
- «Egia zor diete» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
- Berria. «Gaur 25 urte dira Rosa Zarra pilotakada batez jo zutela» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
- Ordoñez, J.. «Rosa Zarra «Gehiago» ikertu beharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).