Rosa Bustamante Montoro

Rosa Alejandrina Bustamante Montoro, Rosa Bustamante Montoro bezala ezaguna (Madril, 1962), Eraikuntza eta Teknologia Arkitektonikoetan espezialista den ikertzaile eta arkitekto espainiarra da.[1][2]

Artikulu hau Rosa Bustamante Montorori buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montoro (argipena)».
Rosa Bustamante Montoro
Bizitza
JaiotzaMadril, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Ibilbidea

Bustamantek arkitektura ikasi zuen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (ETSAM), 1989an graduatu zen eta 1996an doktoratu zen "Kultur ondare higiezinaren kontserbazioa gatazka armatuetan: Espainiako gerra zibila (1936-1939)" izeneko tesia irakurrita. 2000. urteaz geroztik, irakasle titularra da ETSAM Eraikuntza eta Teknologia Arkitektonikoen Sailean. Ondare Arkitektonikoaren Analisia eta Esku-hartzea ikerketa-taldekoa da. Eraikuntzako patologiako eta esku hartzeko tekniketako espezialitateko ikastaroetako irakaslea da, peritu-jardueran eta errehabilitazioaren kudeaketan, baita Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) eraikuntzako patologia eta errehabilitazioko masterrean ere.[3]

Bustamante ikertzailea da eraikuntzan esku hartzeko tekniketan, eta aldizkari zientifikoetako artikuluetan, txostenetan, liburuetan, talde-lanetan eta kongresuetako komunikazioetan argitaratu ditu bere lanaren emaitzak.[4] Hainbat erakundetan eta unibertsitatetan espezializazio-ikastaroak eta masterrak antolatzen ditu eta horietan parte hartzen du irakasle gisa, adibidez, 2012-2013 ikasturtean Oviedoko Unibertsitatean.[5]

Bustamante 18447 zenbakiarekin dago Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialean (COAM), arkitekto profesional independente gisa lanean.[2]

Hautatutako lanak

Tesiak

  • 1996 La conservación del patrimonio cultural inmueble durante conflictos armados: la guerra civil española (1936-1939).[6]

Argitalpenak

  • 2000 Bóvedas de cañón construidas con tufo de las viviendas arequipeñas.[7]
  • 2009 La accesibilidad física e intelectual en los itinerarios de visita a los conjuntos históricos: catedrales.[8]
  • 2017 Las soluciones constructivas en las viviendas sociales de la segunda mitad del siglo XX a la luz del código técnico de la edificación: Fuencarral y Palomeras Sureste. Juan Monjo Carrió eta Luis Moya Gonzálezekin lankidetzan. "ReCoPar" (j. 13); 8-21 or. ISSN 1886-2497.[9]

Erreferentziak

  1. «Observatorio de I+D+i UPM» www.upm.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  2. «COAM - RED DE ARQUITECTOS - ROSA ALEJANDRINA BUSTAMANTE MONTORO». www.coam.org..
  3. «Documentos en los que el autor es "Bustamante Montoro, Rosa" (Tipo de Documento) - Archivo Digital UPM» oa.upm.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Rosa Bustamante Montoro» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  5. [file:///C:/Users/ikastaroa/Downloads/39_Espe_Restauracion_edificios_DEF.pdf «TÍTULO PROPIO DE ESPECIALISTA EN CONSERVACIÓN, RESTAURACIÓN Y REHABILITACIÓN DE EDIFICIOS». ].
  6. (Gaztelaniaz) Montoro, Rosa Bustamante. (1996). La conservación del patrimonio cultural inmueble durante conflictos armados: la guerra civil española, (1936-1939). Universidad Politécnica de Madrid (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  7. «SEdHC: biblioteca digital: comunicación: Bóvedas de cañón construidas con tufo de las viviendas arequipeñas» www.sedhc.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  8. Bustamante Montoro, Rosa; Moreno Dopazo, Pablo. (2009-06). La accesibilidad física e intelectual en los itinerarios de visita a los conjuntos históricos: catedrales. Centre de Política de Sòl i Valoracions, 869–878 or.  doi:10.5821/ctv.7524. ISBN 978-84-8157-601-6. (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  9. Carrió, Juan Monjó; Montoro, Rosa Bustamante; González, Luis Moya. (2018). «Las soluciones constructivas en las viviendas sociales de la segunda mitad del siglo xx a la luz del código técnico de la edificación. Fuencarral y Palomeras sureste» Revista electrónica ReCoPaR (13): 8–21. ISSN 1886-2497. (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.