Ros na Rún
Ros na Rún Irlandako TG4 telebista katean emititu den irlanderazko telesail bat da. 1996ko azaroaren 3an emititzen hasi zenetik, urtero 35 atal grabatu eta astero telebistan bi atal aireratu dira.
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Jatorrizko herrialdea | Irlandako Errepublika |
Sasoi kopurua | 25 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | soap opera |
Hizkuntza | Irlandako gaelera |
Grabazio lekua(k) | An Spidéal |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Eamonn Norris (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Sorcha Ní Chéide (en) ![]() Áine Ní Dhroighneáin (en) ![]() Yvonne Ní Laife Melo (en) ![]() Róisín Ní Chúaláin (en) ![]() Máire Uí Dhroighneáin (en) ![]() Macdara Ó Fátharta (en) ![]() Linda Bhreathnach (en) ![]() Niall Mac Eachmharcaigh (en) ![]() Ann Marie Horan (en) ![]() Diarmuid Mac an Adhastair (en) ![]() Fionnuala Ní Fhlatharta (en) ![]() Gavin Ó Fearraigh (en) ![]() Joe Steve Ó Neachtain (en) ![]() Domhnall O'Donoghue (en) ![]() Daithí Mac Suibhne (en) ![]() Annamaria Nic Dhonnacha (en) ![]() ![]() Maire Breathnach (en) ![]() Pól Ó Griofa (en) ![]() Danny McCafferty (en) ![]() | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1996ko azaroaren 3a |
rosnarun.com | |
![]() ![]() |
Telesaila TG4 katean astearte eta ostegunetan 20:30etan emititzen da eta igandean 22:30etan aste guztiko laburpena ematen da.
Bitxikeriak
- Oso-osorik irlanderaz egindako munduko telesail bakarra da.
- Telesaila Galway konderriko Spiddal udalerrian kokatzen da (Galway hiritik hurbil).
- Telesailak gizarteko gai ugari jorratzen ditu: etxeko bortizkeria, infidelitatea, lapurreta, piromania edo suzaletasuna, abortua, homosexualitatea, adopzioa, hilketa, bortxaketa, drogak...
- 2009ko abenduaren 31n 1000. atalera iritsi zen.
Ikus, gainera
- Goenkale: euskaraz eginiko telesaila.
- Pobol y Cwm: galeseraz eginiko telesaila.
- Mareas Vivas: galizieraz eginiko telesaila.
- Poblenou: katalanez eginiko lehenbiziko telesaila.
- El cor de la ciutat: Katalunian emisioan egon den telesailik iraunkorrena (1906 atal).
- EastEnders: Erresuma Batuko telesaila.
- Coronation Street: Erresuma Batuan emisioan daraman telesailarik iraunkorrena (1960tik gaur egun arte).
Kanpo estekak
- Ros na Rún telesailaren webgune ofiziala (Gaeleraz) (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.