Room Service
Room Service (espainerazko titulua: El hotel de los líos; frantsesezkoa: Panique à l'hôtel) 1938ko filma da, zuzendaria William A. Seiter izan zen. George Abbott ekoizlea, eta Marx anaiak (Chico, Harpo eta Groucho) aktore nagusiak.[1]
Room Service | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1938 |
Izenburua | Room Service |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 78 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William A. Seiter (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Morrie Ryskind (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Groucho Marx Chico Marx Harpo Marx Lucille Ball Ann Miller Frank Albertson Charles Halton Donald MacBride Philip Wood | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | George Abbott |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | George Crone (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Van Nest Polglase (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roy Webb |
Argazki-zuzendaria | J. Roy Hunt (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Renié (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Allen Boretz eta John Murray idatzi zuten Room Service izen bereko antzezlanean oinarrituta dago, 1937an egina. Bese antzezle batzuk dira Lucille Ball (Christine),[2] Ann Miller (Hilda), Alexander Asro eta Frank Albertson (Leo Davis).[3]
Argumentua
Gordon Miller antzerki-ekoizle kaskarrak egile berri gazte baten lana muntatzen ari da. Kapitalistaren bat zerutik erortzeko zain dagoen bitartean, Miller koinatuak agintzen duen hotelera joan da bere konpainiako 22 kideekin. Hotelean dirutza txiki bat zor duenean, inspektore batek bere egoeraz jakin du eta guztiak kaleratzea erabaki du. Baina Millerrek, laguntzaile dituen Harry Binelli eta Faker Englund mutuaren laguntzarekin, hotelean geratzen hotelean gelditzeko eta oihala altxatzeko moldatuko da, nahiz eta hoteleko egoera gero eta katramilatsuagoa izan.[4][5]
Ekoizpena
Zeppo Marx pantailatik erretiratu zen Duck Soup filmaren ondoren eta anai-arreben ordezkaria zen. RKOrekin tratu bat lortu zuen John Murray eta Allan Boretz-en Broadway Room Serviceren obraren bertsioa ekoizteko. Morrie Ryskind-ek egokitu zuen obra pantailarako. Hau izan zen Marx Anaien film bakarra, non pertsonaia nagusiak ez ziren bereziki sortu Groucho, Chico y Harporentzat.[6]
Erreferentziak
- L'hotel dels embolics
- «Entretenimendu modernoaren eragina - Marx Brothers - Lxjkh» www.lxjkh.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-04).
- Harkaitz, Cano Jauregi. (2016-01-28). Zinea eta literatura. Elkarlanean, S.L. ISBN 978-84-9027-477-4. (Noiz kontsultatua: 2021-09-04).
- «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2021-09-04).
- «Harkaitz Cano - Obra elegida | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
- Room Service (1938) Review. 20 de setembre de 2010.