Room (2015eko filma)
Room (euskaraz Gela) 2015eko Lenny Abrahamson irlandar zinema zuzendariak zuzendutako thriller dramatiko bat da. Emma Donoghue idazlearen 2010eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Brie Larson, Jacob Tremblay, Joan Allen, Sean Bridgers eta William H. Macy aktoreek antzeztu zuten.
Room (2015eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2015 |
Izenburua | Room |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada, Irlandako Errepublika, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
OCLC | 958139850 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 118 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Room (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Toronto |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lenny Abrahamson (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Emma Donoghue (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Brie Larson Jacob Tremblay Joan Allen William H. Macy Sean Bridgers Megan Park Cas Anvar (en) ![]() Amanda Brugel (en) ![]() Joe Pingue (en) ![]() Tom McCamus (en) ![]() Wendy Crewson R. J. Palacio (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Gross (en) ![]() Ed Guiney (en) ![]() |
Ekoizle eragilea | Tessa Ross (en) ![]() |
Edizioa | Nathan Nugent (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stephen Rennicks (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Danny Cohen |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kanada |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 88. Oscar Sariak |
Nominazioak | European Film Award for Best Screenwriter (en) ![]() 29th European Film Awards (en) ![]() Emma Donoghue (en) ![]() Europako film onenaren Saria 29th European Film Awards (en) ![]() Ed Guiney (en) ![]() ![]() ![]() ![]() IFFR audience award (en) ![]() 45th International Film Festival Rotterdam (en) ![]() Film onenaren Oscar Saria 88. Oscar Sariak Ed Guiney (en) ![]() Zuzendari onenaren Oscar Saria 88. Oscar Sariak Lenny Abrahamson (en) ![]() Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 88. Oscar Sariak Emma Donoghue (en) ![]() Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 88. Oscar Sariak Brie Larson |
roomthemovie.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
2015eko irailaren 4ean Tellurideko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Bost urte dituen Jack (Jacob Tremblay) mutikoarentzat gela mundua da, jaio zen, jan eta amarekin (Brie Larson) jolastu eta ikasten duen lekua. Gauez, amak armairu barnean lotan jarri ohi du, Nick (Sean Bridgers) baldin badator ere. Gela Jacken etxea eta bizilekua da, aldiz amarena zazpi urtez giltzapetua daraman gelatxoa, hemeretzi urte zituenetik bahitua baitago. Kemen eta buruargiz, neska gazteak toki itxi eta murritz horretan bere semetxoari bizitza bat sortu dio, eta harekiko duen maitasuna egoera lazgarri hau jasaten eta bizirauteko duen arrazoi bakarra bilakatu da. Halere, Jack jakin-mina areagotuz doan heinean amaren etsipena ere handituz joango da, gela hark biak denbora luzez ezingo dituela mantendu bai baitaki eta.
Aktoreak
- Brie Larson: Joy "Amatxo" Newsome
- Jacob Tremblay: Jack Newsome
- Joan Allen: Nancy Newsome, amona
- William H. Macy: Robert Newsome, aitona
- Sean Bridgers: Nick Zaharra
- Megan Park: Laura
- Cas Anvar: Mittal doktorea
- Amanda Brugel: Parker ofiziala
- Joe Pingue: Grabowski ofiziala
- Tom McCamus: Leo
- Wendy Crewson: Telebista saioko aurkezlea
Kanpo estekak
- Room filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Room filmaren webgunea (Ingelesez)
- Room filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)